Kudeatzaile eta kontu-hartzaile

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:17:50 - 0:19:40 (1' 50'')
Laburpena Bizartegiko lanaz gain, Xabier urte askoan aritu izan da hainbat oiartzuarren diru-kontuak eta gestioak egiten. Bi igeltserorekin hasi zen, eta, pixkanaka, gero eta jende gehiago hasi zitzaion zerbitzua eskatzen. Lana pilatu zitzaion. Lehen kontu guztiak eskuz egin behar ziren. Kalkulagailuak bazeuden, baina motelak ziren eta ez oso seguruak.

Transkribapena

- Nei san zin, " Hi, Hik ingo al yuke gue kontuk'? " eta Sa san niyon "Bueno nik ez dakit kontuik sekula eztut in miño bueno hasiko naz eta iya ongi ematen baldin badut, zuek esango nazute" 'ta
"Bai nayo nikek hi, ni besti horrekin enaz, harrekitteuna ingo 'uk hik e'! "
- 'Ta harek Martiñei san yo nomatte,"Hi hola 'ta hola nik harei san ziot 'ta harek emangozkiu kontuk"
'Ta Martiñek ordun "Bo, bale" 'ta haikin hasi nitzan 'ta geo geo biyek haserretu zinin (...) biyek nekin geldittu zin biyek, bueno pos biyek, geo denai 'ta geo
haikin ai nitzala beste geyo torri zizkin, beste bi hiru lau soziyo, bi anai 'ta bi anai txoiyana 'ta hoik zin,
Haik e', lanin hasiyak zin igeltsero hasiyakzin 'ta, kontuk eamateko nahi zuten bat 'ta itxea torri zizkiten iya nik eamangi niyoten airi kontuk eta,
san niyoten, san ziten 'ta " Joe miño zuek lan asko izango zute nik ez dakit alletuko nazen" 'ta" Be! guk ez dugu lan asko izango! moldatuko za ! " hala
"Bueno, bueno, hasiko nak ba! haber moldatzen nan ba!" 'ta hasi nitzan haikin. 'Ta urte pilla bat in nun haikin hemeretzi urte 'ro aittu nitzan
'Ta halaxe 'ta geo, geo bestia 'ta geo bestia 'ta geo linternerua 'ta geo elektrizista 'ta geo trasportista 'ta geo ez dakit zein 'ta denai heldu 'ta geo bakarrrik ezin nitzan alletu 'ta barbeiy e' lana nun 'ta hoik e' itteko ta deneko e' nitzan alletu 'ta
Geo e' nun ez kalkuadora bat ezer, dena eskuz in ber izaten zen! ordun ez zen kalkukadoraikan, nik kalkuladora bat eosi nun, 'ta miño zarra kalkuladora!
Traka traka traka, geo buelta hola man ta trarrak trarrak eta, e... bueno arrront lentua zen eta beno ez zen oso segurua 'ra 'ta hor dakat bian gñea gordia!
Hura historiko , zea museoko bezelako da. 'Ta