Gerezi landare bila joan eta jorrarekin itzuli

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:54:31 - 0:56:40 (2' 09'')
Laburpena Hirurak aldera ateratzen ziren meazulotik. Tiroak lehertu bitartean, denak Sextoko zabalera. Batzuk, makila-tiran, eta soka-tiran, besteak. Enkargatuak gerezi landareak bilatzera bidali zituen behin: Pikoketara joan eta gazta eta ogia jaten denbora pasatu eta gero, korrika gerezi batzuk ipurditik aterata itzuli ziren.

Transkribapena

-Geo hiru 't erdiyak aldian ala bera gu!
-'Ta ya dena erreleo batea. Errelebo guziyak batea? Goizin dena?
-Bai, denak. Ya zulotikan hiruak aldian ya, denak sestako zabalea 'ro batzuk han beko zulu hartatik, bestik handik , bestik sestako zabalea, denak juntatzen giñan.
Tiruak lertu bitartin. Barrenin ai zenak, tirua lertu bitartin.
-A, karo, karo.
-Denak sestako zabalea. Han, batzuk makiltiran 'ta bestik sokatiran 'ta zeatan, gu denak borrokan.
-Fiesta beti zuek!
-E?
-Zuek beti fiesta, juntatzen ziñaztenin beti fiesta.
-Beti han zea 'ta. Oan gu erabat goiyan, Ximon Arrapalena hoi, xelebri hoi.
-A! Aittua dut bai.
-Hoi 're han ibiltzen zen nekin. 'Ta Motzak gui, Ximonek hango berri, bea hangua baizen.
Pikoketako atzea, eun batian: "Hi, Etxeberri! Ximonekin jun hai zea, gezi landarik eakarri ber ttuzute!" 'Ta Ximonek jakiñ aldi haitako berri, bea hangua'ta.
Ximon 'ta biyek baguaz. Pikoketa jon 'ta gazta 'ta ogiya jaten iya eun guziya pasa genun. 'Ta geo, "Hi eaman berko ziyeu geziyak!" 'Ta "Bai, guazen korrika!"
Hua balantxaka, balantxaka tortzen da 'ta bi-hiru gerezi ipurtzolotik ateta ekarri. 'Ta iya, zeara heldu gala, planua 'ro zea hortan bera heldu gala. Han zea bat zen kanale bat urakin.
Zeara, labadoretik atetzen zena. 'Ta bamba! Hara sartzen da zea, Ximon. Zea bestia nola saten zun... Besti hua zein zen? Otatxa biltzen 'ta egur biltzen 'ta. "¿Qué te ha pasau Simon? ¿Qué te ha pasau?"
'Ta: "Nada, nada, agua, agua"
-Pasako ziyon han.
-Hor txiste, txistik botzen zittuzten hoik.