Bizitza handiko plaza

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:24:55 - 0:26:36 (1' 41'')
Laburpena Plazak bizitza handia zuen. Garai hartan, auzoetan bazeuden dendak, baina gremio gehienak Oiartzungo kalean zeuden. Posta banatzeko herritar bat nahikoa zen: Agapito aritzen zen, eta, haren ondoren, sakristaua. Gero jarri zuten bulegoa. 'Caja de Ahorros' udaletxe azpian zegoen.

Transkribapena

-'Ta hola.
-Karo 'ta geo besti hoik denak berriyak. Karo hoi ya oan Irubide 'ta dozten hoik berriyak dia.
-Hoik berriyak dia, hor ez zen itxeikan. Hor ez zen itxeikan. Hortikan.
-Muimento erra ibiltzen zen plazan e!
-Bai, bai, bai. Bai, ordun biziya plazan zen! Plazan zen biziya. Geo, jakiña barriyotan 'e izaten zin zeak, denetikan. Kompaziyo batea Xoteronia,
Estilo hortakua. Ergoinen bazen Tolare, estilu horta. Iturriotzen bazen estilu horta Dispatene. Hoi estilu horta, Txikierdin 'e pixkat estilu horta zen. Ez. Biño kalian, bai kalia zen. Geo eliza 'ta dena.
Eliza bakarra zen herri guziyan. Denak kalea biltzen zin.
-Geo ayuntamentua 'ta.
-Ayuntamentua 'ta caja ahorrosak 'ta. Dena, dena.
-Eta geo Korreos...
-Geo barbeiyak 'e barriyutan ez zin 'ta! Korreosa, ordun Korreosen lana gutxi izaten zuten.
-Non zen?
-Ez zen korreosikan hola, ez zen. Hoi sakristauak Dionixiok eukittu zittun. Aurreneko Agapito, nik izautu nun Agapito. Zu ez za akortzen, ez ez. Agapito urte asko da. Harek 'e, bizkarrin hartu zea bat karetar bat, larruzko kartera bat.
Herri guziko korreua hantxe bialtzen zun. 'Ta geo sakristauak 'e itxea eamaten zun 'ta sakristauak elizan bertan partitzen zittun harek. Kaja pasatzekun kusten ziun 'ta eamaten zun 'ta "Ha zuetzako, tori!" 'ta elizan ematen ziun.
Ba hortan sakristauak asko aprobetxatzen zun. Bai. Hoi asko aprobetxatzen zun. Geo ya beste bat etorri zen, biño harrei ya lokala jarri ziyoten. Geo ez zaittutena san, ayuntamientun azpiyan.
Nola dozte munizipalak oan? Ordun zen Caja Ahorros 'men zen hor.
-Bai?
-Bai. Probintziala. Nik aurrena probintziala hor izautu nun.