Harreman sozialak (despedidak...)

Irteerak, bidaiak inguruko herrietara, lagun taldeak, erretratoak, sukaldaritza ikastaroak. Aisialdia; nagusien jokoak (kartak, e.a.). Soldaduska.

Eztei bidaia

Transkribapena

Nor Sagarzazu Oiarzabal, Nikolas. "Ankamotxenekoa"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-132
Pasartea 0:08:27 - 0:09:24 (0' 57'')
Laburpena Eztei bidaia Iruñan hasi zuten andreak eta berak. Ondoren, Bartzelonara joan ziren. Handik, Mallorcara. Bertan, hegazkina hartu behar izan zuten Madrilera. Andreak arrunt gaizki pasa omen zuen, geroztik ez omen da hegazkinez ibili.

Ezkontza xumeagoak lehen

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 1:23:06 - 1:24:23 (1' 17'')
Laburpena Ezkontza familiarra izaten omen zen garai hartan, ez orain bezala. Ez ziren orain bezalako banketeak izaten, janari xumeagoa izaten zen. Tarta bazuten panpina eta guzti. Bi ezkontza ziren batera, beraz bi tarta.

Gerran baino okerrago soldaduskan

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:48:20 - 0:50:05 (1' 45'')
Laburpena

Joxemarik Burgeten egin zuen soldaduska. Lezoko Amutene baserrikoak zioen Burgeten soldaduska egindakorik inor ez zegoela sano. Oiartzuar bat inutil total bidali zuten handik, soldaduska bukatu aurretik. Joxemariren anaiak gerra garaian hobeto ibili ziren bera bake garaian soldaduskan baino.

Soldaduskan hildakoak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:44:30 - 0:47:40 (3' 10'')
Laburpena Burgeten egin zuen soldaduska. Gaizki pasatu zuten. Eskualdeko mutil indartsuenak ere bertan hil ziren. Gero berriro Iruñera itzuli ziren, eta han estraperloan erosten zuten janaria, eta, gutxienez, ez zuten goserik pasatu.

Soldaduska gogorra Burgeten

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:41:10 - 0:44:30 (3' 20'')
Laburpena 29 hilabete egin zituen soldaduskan. Toki txarretan tokatu zitzaion. Lehendabizi, Iruñera. Handik, Burgetera: udara txarra egin zuen, elurra eta izotza. Gosea, zorriak, sarna eta hotza besterik ez zuten ezagutu. Ahal zuen guztiak alde egiten zuen Frantziara. Han pasatakoak ez dira sinistekoak.

Soldaduska

Transkribapena

Nik Burgosen hogeita bi hillabete kaballeiyan, eta beste hogeita betzi arte Albazeten. Roda izeneko herri batian.
- Zenbat, denea zenbat in zenun?
- Hogeita hamar hillabete sei egun gutxiyo
- Bi urte miño geyo
- Bai garai batin asko izaten zen, asko
- Bi urte 'ta erdi
- Alper alper alper alperrik
- Alperrik. Gue mutillak beak hemezortzi hillate in zittun
- Alper alper alper alperrik
- Jo
- Bai
- Zoldao primera in ziaten, ez guardiyik ez kuartelik ezerez. Demboa ezin pasa. Geo Albazetea jon tzin han bai han libertadia bazeon.
Miño Burgosen kalea atetzen baziñan beti eskua hola ibili ber zendun, dena poliziaz betia eoten zen dena hola ibili ber zeon
'ta hola harrapatzen bazizuen kartzela igual eameten zizuen 'ta hola harrapatzen bazizuen bi masailleko igual.
Kapitanak beak san zigun e,erne ibiltzeko! Batek horrengatik ingo zula bestik eztakit zer... hoi kapitana etzen nolanahikua! harrek esan ziun.
'Ta Burgoseko kalea ezerta, mendialdea! Geo Albazetea jon giñan han etzen ezere han ezten.
Teniente bat genun Bilbaukua, erdi apaiz holakua
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:29:55 - 0:31:05 (1' 10'')
Laburpena Manuelek Burgos eta Albaceten egin zuen soldaduska. 30 hilabeteko soldaduska. Alfer-alferrik.

Kategoriak

Transkribapena

- Oaiñ ya denak berdintso bizi ga 'ta denak... San nahi 'ut itxuraz denanak berdinak ga, biño ordun gehiyo ierriko zin kategoriya gehiyo ierriko zen, ez?
- Asko, asko, asko. Geo pes hori, hori pasatzen zigun, zea... Este... Ordun ongi jazten zinak eta ongi agertzen zin hairi atentziyo gehiyo maten geniyon 'ta gaiña atentziyua eamateko gutxiyo zin eta ordun asko zea itten zin, destakatzen zin.
Eta arropa uan biño askoz 'e gutxiyo izaten zen, biñon hobekiyo pentsatuta iña. Eta ordun urtetako itten zen arropa igandetakua 'ta behintzat, eta ordun izaten zen ahal zen dotorena. 'Ta klaro, arropa harrekin zuk hankatakuk 'ta jazten baldin bazenittun berdintso eta ordun
atentziyo izugarriya maten zizun eta batetik jantziyangatikan eta bestetikan persona bea itxura onekua baldin bazen, e... Oan berdintsu ikusko 'ttuzu gehiyenak, biño ordun ez. Haik ikusko zenittun oso ederrak eta dotore eta gaiñekun pes ez.
Eta atentziyua ematen zizun eta begiyak jote 'izkizun haik zozten...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:38:00 - 0:39:40 (1' 40'')
Laburpena Garai batean, klase diferentzia gehiago nabaritzen zen. Arropan, esaterako. Arropa gutxiago izaten zenez, hobeto pentsatuta egiten zen.