WEBVTT FILE
6340
0:19:45.000 --> 0:19:58.000
- 'Ta zea, zuk hoi ongi dakizkizu biriak. Mendi biriak 'ta herri biriak eta...
- Bai, hemenguk bai. Oiyartzunguk bai. Oiyartzunguk bai. Bai, bai, hoik bai, ez da problemikan. Lokepasake hemengo lengo herri bire zarrak asko galdu in dia 'ta oaiñ pistak
6341
0:19:58.000 --> 0:20:17.000
ereki dia'ta haik abandonatu dia 'ta orduan lengo bire zarrak zikiñak hartu 'ttu asko. 'Ta ibilli ber 'zu pistatatikan, doble ibilltzen za. Bueno pistak onak dozte, egiya san ibiltzeko onak dia, trankillak dia 'ta hoi bai, biño lengo birexur garbiy haik eta... ezta, galdu dia.
6342
0:20:17.000 --> 0:20:29.000
Leno mendiyak garbitzen zin 'ta bistan gelditzen zin biriak, biño oaiñ dena otia 'ta dena zakarrak hartu 'ttu 'ta... Hola.
- Jendia oiñez ibiltzen zen 'ta ordun ez zen zikintzen biria.
6343
0:20:29.000 --> 0:20:49.000
- Hoi da, hoi da. Bai leno jendia dena oiñez. Geo gu... Ez zattut san leno, gu gerra onduan, gerra demboran, gerra jakiña, San Markotikan tiruk botzen zittuzten ayuntamentui 'ta gu tartin giñan etxia, goiya dena txikittu zuten 'ta gu bihan giñan 'ta bueno handikan lota zea
6344
0:20:49.000 --> 0:21:06.000
joten giñan arratsetan, Xabale bakizu zein den, han bihan, Xabalek bodega badu, han saardoteiya zen 'ta oaiñ 'e kupelak han eongo dia, 'ta hara joten giñan lota. 'Ta geo ya han ezin zela 'ta Beinberrira jon giñan. Beinberrin eondu giñan ez dakit zembat demboan 'ta haikin amistadia in genun
6345
0:21:06.000 --> 0:21:21.000
'ta geo zuk esan 'zuna, dena oiñez 'ta ordun Beinberriko mutillak kalea tortzen zin eskola, gue gora, Mitxelenea 'ta gue itxin bazkaltzen zuten. 'Ta eunero handik honea oiñez 'ta geo handik oiñez itxea 'ta gaur bezela ez zen, kotxia hartu 'ta aiba!
6346
0:21:21.000 --> 0:21:32.000
Bostehun metro in ber 'ta aiba kotxikin ume guziyak. Boa! Ez, ez, dena...
- Dena oiñez.
- Oiñez. Biriak garbi, dudik gabe garbi biriak. Bai, bai.
6347
0:21:32.000 --> 0:21:48.000
- 'Ta kalea're tortzeko 're denak biretik izango zen...
- Bai, bai, dena. Kalin komprak ittea astuakin tortzen zen jendia. Txisterakin. Astuakin 'ta astuak... Arboillak eta bazin Kontsejupe atzin, goiko kali hoi dena arboilla betia zozten,
6348
0:21:48.000 --> 0:22:04.000
astuak han lotu 'ta hantxe eoten zin arrantza 'ta builla 'ta pixa 'ta kaka denak eta! Urte askuan hola! Ez da urte asko arte. 'Ta gue itxe azpikaldin 'e bazin arboillak eta han 'e lotzen zittuzten 'ta bueno arrantza 'ta builla. Goizin seitako torri 'ta denak hantxe.
6349
0:22:04.000 --> 0:22:14.000
- Astuak.
- Astuak, bai, bai. 'Ta geo, feriyak 'e itten zin 'ta txerriyakin 'ta... Txerriyak denak oiñez Ergoindikan denak. Bai, bai.
6350
0:22:14.000 --> 0:22:24.000
- San Juan kalin itten zen, ez?
- San Juan kalin bai. Ze izaten zen astero?
- Astelentan. Astelentan bai. Astelentan izaten zen hor feriya. 'Ta...
6351
0:22:24.000 --> 2:00:00.000
- 'Ta geo zuk san 'zuna igandetan baserritarrak aprobetxatuko zun...