Baserriko bizimodua

Jatekoa; erropak; familia giroa; beti lanean; jatorria; biografia; morroiak; berrikuntzak (ur-korrontea, e.a.)

baserria, otorduak

Transkribapena

Berdura pixarrak o saltzea ro.
- A bai? Ta zuek e hola ibiltzen tziñaten?
- Ez, ez.
- Plaza etziñaten joten.
- Ez.
- Itten tzena dena itxeako.
- Jo betzi launen artin jango genun pillerra.
- Ta garaiy hartan itxian ze itten tzenuten? Zuek Maixux?
- Itxian? Denetik. Patata zela, illarra, artua, babak, itxian jan ber tzen guziya. Etzenun eosi... oliyua ta gatza eosten tzen.
- Ta ganaua bazenuten?
- Bai.
- Zer tzenuten?
- Lau behi ta txokor bat izaten genun.
- Ta oilluak eta?
- Bai. Ta txerriya re bai, txerri bat hiltzen genun itxian.
- Urtian txerri bat?
- Bai.
- Ta zuek Bixente?
- Guk re bai. Hemen itten genun lan guziya, zelaiyan artua in ta belarra ta, itxian itten tzena. Kosetxakin behiyak eta txerriyak ta, oilluak eta konejun batzuk eta. Baserriko..
- Janakin.
- Osake goseik etzenuten pasa?
- Ez.
- Bueno aseta re ez e. Gosia..
- Tamaiñan?
- Tamaiñan ajajajaj
- Uan bezela, banketeik ta...
- Bai, kumuniyua tortzen tzenin zaten tzen komuniyua..
- Xanistebanetan oillarren bat hartuta, geo egoarritan beste oilarren bat ta
- Ta bestela eunerokua, potajia?
- Potajia ta geo pos txerri puxkan bat o.
- Antxumen bat o beste re bai.
- Baitare, guei tortzen tzigun Errentitik gizon, alarguna zen, ta arraiketaiya re eun.. tortzen tzigun.
- Hua re nozpatte, jesus..
- Ni akortzen nazen guziya, harrei pues kartzen tzunetik pues, jaki pixkat.
- Ta talua itten tzenuten?
- Bai, pillerra bai, nik neonek.
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:05:52 - 0:08:01 (2' 09'')
Laburpena Olioa eta gatza bakarrik erosten zen patata, illarra artoa... eta etxeko txerri oilo...dena etxean jaten zuten. Goserik ez zuten pasa baina aseta ere ez. Egunerokoan potajea eta txerri zatiren bat, jaki gutxi izaten zen. Taloa.

koltxoiak

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:31:50 - 0:33:30 (1' 40'')
Laburpena Koltxoiak artilezkoak eta txuikinarekin (artoaren azalarekin) egindakoak ezagutu ditu. Urtean behin koltxoiak eguzkitara atera eta jo egiten zituzten makilarekin.

etxea

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:29:29 - 0:31:50 (2' 21'')
Laburpena Argia beti izan zuten meategikoa, argi ona zen. Sukaldea egurrezkoa zen eta beheko sua zuten. Parrilla handi bat zeukaten.Lanperna, kinkiya, laratza, neskamea.

ura

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:27:38 - 0:29:29 (1' 51'')
Laburpena Etxean urik ez eta arropa garbitzera errekara joaten ziren. Gorputza garbitzeko berriz etxean ura berotuta egiten zuten. Astean zehar jendea izaten zen eta igandeetan bainatzen ziren errekan. Edateko ura berriz iturritik ekartzen zuten, botilarkein edo marmitarekin.

Ura

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:49:02 - 0:50:28 (1' 26'')
Laburpena Etxean ez zuten urik eta argirik. Putzulo handi bat izaten zuten eta handik hartzen zuten ura. Arropa garbitzeko ura errekatik ekartzen zuten ura. Iturria ere bazuten gertu.

Egurtzegi

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:19:25 - 0:22:25 (3' 00'')
Laburpena Egurtzegi baserri handia zen eta beherago bi baserri txiki zeuzkan. Zaldibiako artzain bat etortzen zen negua pasatzera beraienera semearekin. Preimeran pasatzen zuten. Gazta ere bertan egiten zuen. Nola egiten zuen kontatzen du.

baserrian hotza

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:13:09 - 0:14:13 (1' 04'')
Laburpena Hotz handia egiten zuen baserrian. Tapakiak umedatuta egoten ziren goizean. Ur bero botilarekin sartzen ziren ohera. Otsaila batean egunero egin zuen izotza.

bizi balditzak

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:10:40 - 0:13:09 (2' 29'')
Laburpena Ongi bizi ziren baina bizi baldintzak oraingoen aldean eskasak ziren. Urik eta argirik ez, komuna ere zulo bat ikuilura. Pixontzia edukitzen zen gelan.Hotz handia egiten zuen.