Kontrabandoa: ibilbidea

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:39:40 - 0:42:50 (3' 10'')
Laburpena Tiburtzio eta Santos kontrabandoan ibiliak dira. San Antondik -Lesakatik- etortzen ziren, kanaletik barrena. Bi etapatan egiten zuten: lehendabizi Gurutzera eta gero Gaintxurizketara. Paketeak kendu izan dizkiete. Hika.

Transkribapena

- 'Ta kontrabandun zein zazte ibilliyak zuetatik?
- Hok biyek zin.
- Guk fuertin giñan, gu giñan balintinak eta joten giñan zeara, San Antona.
- San Antona paketi billa.
- Han puska hartu, hogeita hemezortzi-berrogeiko puska hartu, 'ta martxa lua ezin kontuik, itxea. Eun argiz ezin alleituik honea, San Antondikan.
'Ta goizin lanea, berriz, bate loik in gabe. Loale errak bai pasa, bueno!
- Hire 'e, Diurtxio?
- E?
- Hire bai?
- Nik zakotia hartu...
- Tornolan barrena ibiltzen ziñazten 'o hemendikan biria bazen?
- Gu hemendik, hemendik.
- Menditikan.
- Hemendikan.
- Bai. Miño bire bat miño gehiyo zin.
- Ez dugu beste bireik ber, ezta birian jon ber. Beti toki xarretik, biria ez.
- Tornola aldia hartatik beste kuadrilla ibiltzen zen.
- Hok iyotzen zin San Antondikan kanaletikan Azpeitiko itturrira 'ta handikan...
- Pikoketako biria hortatikan 'ta...
- Pikoketako inguru hortatikan...
- Miño beti bire txarretik torri ber. Guardia Zibillan beldurrakin.
- Guardia Zibillai eskapo. Guardia Zibilla eozeiñ lekutan eoten baizian 'ta haik zeatu 'ta...
- Altzi aldea, Altzira.
- Zebaittetan illuna 'ta piñoira sartu 'ta ikusten ezerre 'ta aski... Paliza errak hartuak bai hor, bueno!
- 'Ta entregatu non itten zenuten? Pasaian 'o hola?
- Ez, honeaño. Entreatu.
- Entreatu lendabiziko hemen, eun batian, hemen inguru hontan utzi noimatte. 'Ta geo, hurrengo illunaarrin hartu 'ta hemendik Gaintxuixketa, 'ta han kamioiya kargatu.
- A Gaintxurizketan.
- Gaintxuixketan kamioia kargatu. Miño bi etapatan itten genun, 'ta hogei duro jornala aindu, 'ta batzuk patu zigun miño oaindik azkenekuk kobratzekuk ttugu.
- Paketik galdu zin 'ta denak...
- Kulpa guk.
- Guk jorraa pilla bat iñak 'ta sosik gabe geldittu 'ta ixil-ixilik eon behar,
kontrabandu asuntukin...
- Ezin iñone zea iñ hoi.
- Ez zon denuntziatzeik hoi.
- Harrapatu al zizuten noizpatte? Elkarrekin ibiltzen al ziñazten?
- Bai, bai, paketik kendu 're.
- Elkarrekin ibiltzen giñan bai.
- Kendu zin hor, pakete mordua kendu zin Lazkamoko zea hortan. Ni han eoten nitzan, kamionan zai, harrobiyan lana itten nun nik 'ta illunarrin geatu 'ta, banekin ze ordutako torko zin, jakitzen nun, hemengo kuadrilla, hok eta paketekin jon berrak.
Hala joten zin. 'Ta ni eon 'ta han non 'ta tiruk: "Ostia", tiruk aittu nittun 'ta torri zen txoferra 'ta: "Dios, tiruk aittu ttit motel, tiruk", "Ze tiruk?" Gau giro txarra zeon, redios: kazkarra 'ta egualdi txarra. "Bai, nahi nike gaur beste haunbeste pakete balia, emango nittike gustoa",
egualdi txarra nahiyo harrek eta "Etzekit ba" 'ta ez tortzen 'ta ez tortzen paketik 'ta "Redios, beirok 'e, tiruk izango ttuk han e, tiruk izango ttuk han" 'ta "Hoi trenak itten dik, tran-tran, soiñu hoik" 'ta bai! Paketik kendu!
- Ni gaba hartan e'niyun han.
- Pranko suertia izan yun.