Neskak eta mutilak desberdin

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:06:14 - 0:08:23 (2' 09'')
Laburpena Ez dute neska eta mutilen artean desberdintasun handirik ikusten beren inguruan. Baina, baserri inguruan gehiago. Morroia zuten etxean eta aitaren ondoan jaten zuen, aitak jaten zuen berdina.

gerrara behartu

Transkribapena

- Ta gerra nahi zuna juten tzen o?
- Ez ez ez, obligatu itten tzuten.
- Familiko atta hartu ta eaman..?
- Ez ez ez, gaztiak eamaten tzittuzten, atta...
...gaztia balin bazen. Itten tzittuzten halako urtetan ta hora beste kintat berra ta, kinta batetik bestea eamaten tzittuzten.
- Kintaldika, denak?
- Bai, denak. Denak eaman.
- Osake soldaduxka tokatzen tzen bezela garai batin, gerran e igual-igual.
- Bai biño kinta asko, soldaduxka kinta bat o bi joten tzin. Ondo izango zinak ingresatuk.. soldaduxkan gerra denbuk auskalo, lau ro bost kinta bai.
Denak pillan eramanak.
- Ta gizonezkuk bakarrik hiltzen tzittuzten, fusilatuk? O emakumik ebai?
- Ez ez.
- Emakumeik ez.
- Behiñe eztut sumatu.
- Nik e ez.
- Ta emakumiri beste hola illia moztu ta holako gauzak?
- Ez. Emakumik e jatorrak izaten tzin ordun ta..kaso itten.
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:31:19 - 0:32:29 (1' 10'')
Laburpena Behartu egiten zuten gerrara joatera. Kintaldeka eramaten zituzten, gerra garaian 4 edo 5 kinta ere izaten ziren.

Atxiloketak, fusilamenduak

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:04:23 - 0:07:43 (3' 20'')
Laburpena Soldaduak beren etxean sartu eta santuak zeudelako harrituta geratu ziren. Oiartzungo hiru gazte fusilatu zituzten Oiartzunen, Altzibarren Irundarreneko etxeko paretean. Izebak, bik, jatetxea zuten; biei behartu zieten soldaduentzako janaria egitera.

Soldaduak etxean

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-108
Pasartea 0:48:52 - 0:52:26 (3' 34'')
Laburpena Soldaduak beren etxean egon ziren. Baina, amonak, etxeko andreak, ez zuen etxetik alde egin nahi izan. 9 ohe eta 11 koltxoi zituzten. Amonak ez zien utzi soldaduei bere ohean lo egiten. Gainerako koltxoiak soldaduak hartu zituzten. Gero koltxoia rekuperatu zuten. Gogoratzen du Garron metralladora jarri zutela sukaldean.

Arditurri

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:03:30 - 0:06:45 (3' 15'')
Laburpena Jende asko ibiltzen zen Arditurrin lanean , Real Compañia Asturiana de Minas zen jabea. Handik ateratzen zuten minerala Pasaiatik Asturiarsera eramaten zuten. Lan gogorra zen, bagoiak kargatu trenari erantsi... Pala eta pikotxarekin ateratzen zuten minerala.

Pikoketako erromeria

Transkribapena

Nor Aranburu Pagadizabal, Simon
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-104
Pasartea 0:46:56 - 0:52:10 (5' 14'')
Laburpena Igandero izaten zen erromeria Pikoketan. 37 soinujotzilek jo izan omen dute bertan. Julian Molaño, Txarondoko Segundo Padadizabal, Bordaberriko 3 anai, Zuloagatxipiko bordako 4 anaia Ubiriatarrak, Ameztiko Juantxo Borda.... Berak panderoa jotzen zuten. Taberna ere bazen. Sueltoan egin behar zen, baina ateak itxita egiten zuten balsean. Neskek nahiago zuten soldaduekin berarekin baino. Kalabaza asko jaso ditu.

Antzerkia

Transkribapena

-Ni gehina sartu nitzan zeatan, teatrutan 'ta gauza hoitan.
-'Ta teatrua 'ta euskeraz itten zenuten?
-Euskeraz. Euskeraz itten genun guk han teatrua, bai. Bai. Antzerkiyak. 'Ta bai, oan dela hiru, hiru urte edo izango da Kaputxinutan teatrua zen.
'Ta batek san zin: "Oye Conchita, antzerkiyas qué quiere decir?" Nei.
"Parece mentira" san niyon "a estas alturas que me preguntes antzerkiyas lo que son. Teatro!" Nik hola. "Teatro"
-Hoixe!
-Hola. Holaxeko kontuak.
-'Ta suek teatrua iteko se iten zenuten? Istori bat 'o zerbaitte kontatu?
-Ensaiyatu!
-Ensaiyuak in, ensaiyuak, pues, lehengo demboko kontuak eta hola, ensaiyuak itten zian. Eta guk itten genun astelehenetan, oi astesan, nola sango zaittut astian ensaiyatu eta geo obra izaten zen gehinian laumbata 'ro igandian. Izaten zen, bai.
-Eta ze itten zenuten bakoitxak ikasi berko zun ze esan biar zun 'o? Aurretik?
-A, bai, bai! Estudiatu in ber genun. Estudiatu, aber ze erremeiyo! Geo teatruan atetzeko. Bai...
-Eta ze izaten zenuten eskribittua, idatzita bakoitxan ze esan biar zun 'ta estudiatzeko itxian 'o?
-Ez. Kompaziyo batea, bagiñan hamar, batek ingo zun artzaiyana, bestik ingo zun profesore batena 'ta bestik beste zea.
Denak gen paperak genittun. 'Ta hoi, hoi zen, beste gaiñekun ez zen. Han, salsa hartan ibilli.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:18:15 - 0:20:26 (2' 11'')
Laburpena Antzerkia euskaraz egiten zuten. Nola egiten zituzten kontaten du.