Auzoetako tabernetan bazkaltzen

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:21:40 - 0:23:00 (1' 20'')
Laburpena Mandazainak egun osoan aritzen ziren garraioan eta tokatzen ziren auzoan bazkaltzen zuten: Iturriotzen baziren, Disparatenean; Ergoienen baziren, Tolaren... Tolareko aitonak, Migelek, laguntzen zion Domingori, oso mutil kozkorra zela hasi baitzen mandoekin lanean. "Hortxe denak eroka ta zerrika denak hizketan".

Transkribapena

-'Ta len san zuna ze tabernetan 'ta jaten zenuten?
- Ui Dixpatenin 'ta Ergoinen zean Tolaren Hortxe denak. Eroka 'ta zerrika denak hizketan 'ta...
Miño gizon ona zen e' Tolareko atton hoa! Harek amakiñat serbiziyo in zun jendiai e!
- Amakiñat kontu harek e'!
- Pentsazu ni batian Aitxuleitik hiru mandokin torri, 'ta attak jakiñan gañin jarriya Tolareko attona:
- " Zu Miel, mutil kozkor bat torriko zattu 'ta manduk deskargatu harei. "
'Ta attonak: "Torri al za gazte! torri al za gazte!" 'ta "- Bai, bai " 'ta harek mandua deskargatzen laundu!
- Pentsazu! bestek mandua deskargatzeko zenbat urte zango nittun nik!
- Gogua, apixiyua kusi 'ta hua harta gustatu 'ta... miño laneko gauza ez!
Bua arron gazteik hasiya 'men nazela ni, Zulukuk hala saten 'ute, Zuluko zea mandaziyak
- Bai e?
"- Zu arron gazteik hasiya za manduakin e!"
- Bai miño, bestik miño lenoztik ikasiko zenun zuk e!
- A ba ikasi hoixe!
- Karo, karo
- 'Ta behintzat
- Hasiyeran laundu in berko zizuten miño gio zuk difentzi erra ingo zenun
- Ikarriya difentziya, hoixe
- ...ikasi zenunin
- Nik oañ e' mandua kargatuko nuke oañ e'! Ez noski karga haundiya