Gurasoak, kanpokoak

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:03:40 - 0:07:00 (3' 20'')
Laburpena Ama Lazkaoko Imaz baserrikoa zuen Xabierrek. Izeba Oiartzunera ezkondua zuen, eta harengana etorri zen. Aita, berriz, Bergaratik etorri zen eta Joxe 'Barbero'rekin hasi zen lanean. Gerran, aita Frantziara desterratu zuten eta ama sei seme-alabarekin gelditu zen. Xabier Lazkaora joan zen, amaren baserrira. Zirripili-zarrapala.

Transkribapena

Pues hola.
- H-kin eta geo...
- U y.
- U y hoi da. Geo 're nik ongi jartzeko. Eta ama nongua san 'zu?
- Lazkaokua.
- Lazkaokua. 'Ta nolatan...
- Imaz baserrikua.
- Imaz?
- Imaz baserrikua. Eta nolatan juntatu zin hai biyek eta Oiyartzuna torri 'ta?
- Itxian, Zamatetan, gu bizittu giñan goiyan zen nere aman izeba ezkonduta. Han famili huandiyakin 'ta haik... Beno, illoba karri zun. Goiyan, goi-goiyan zen ataundarra zen ama. Gerardo Mitxelena zun gizona. (Paulen... )... Bakizu (Paulen) 'ta zein zin!
- Bai.
- Hain osaba.
- A!
- Hain aman anaiya. 'Ta ordun haren andria Luixa zen 'ta, ataundarra, 'ta gue amakin parientia zen, lengusua, 'ta famili haundiya zuten 'ta gue ama karri zuten Oiyartzuna. 'Ta beno geo bat... Gue aman goiyan pisuan 'ta atta geo torri zen ez dakit honea...
Bergaratik torri zen Oiyartzuna 'ta zeakin hasi zen lanian, Joxe Barbero. Ez dakit aitzia bazun Joxe Barbero? Hilario Gaztelumendi bakizu?
- Bai.
- Horren attakin.
- A!
- 'Ta geo horren attakin jende guziya parrandero xamarra izan ber zun harrek. Eta batin guriai bakarri utzi 'ta alde iña 'ta, beti alde iña 'ta jendiak: "Jarriy hai hi bakarrik hie kontura! Jarriy hai bakarrik hie kontura!" 'Ta hala ama bizi zen azpiyan tokiya libre 'ta han jarri.
'Ta geo pues bakizu, auzuak eta! Han elkarrekin... Elkarren bazterrin 'ta! Handik aurrea iña izango zen pareja!
- Bai. Ez, raro itten nau Iparraldekua izan 'ta lanangatik 'o zerbatttengatik torriya...
- Bai, bai, bai, bai. Garaiy haitan bakizu, gaiña zailla zen ibiltzia.
- Karo.
- Gaur kotxin hara 'ta honea ibiltzen za, biño ordun... Ordun zaillagua zen. Hola izandu zen, bai, hola izandu zen. 'Ta geo hortxe jaiyo giñan denak, 'ta hortxe jaiyo, hortxe hazi, hortxe bizi... 'Ta geo Zamateta bota zutenin, orduntxe aldatu giñan. Bai.
- 'Ta zembat senide 'ta zazte?
- Sei.
- Sei.
- Sei. Bi anai 'ta lau arreba. Zazpi izandu, bat bost urtekin hil zen. 'Ta beste guztiyak biziik gaude oandikan.
- 'Ta zu zer za? Zarrena 'ro gaztina 'ro...
- Bigarrena.
- Bigarrena?
- Bigarrena bai. 'Ta hementxe zirripilli-zarrapalla.
- Eta geo zu ze hasi ziñan baita 're attakin barbero?
- Bai, bai, bai. Bai, geo klaro, atta eaman zutenin Frantzira, desterratu in zuten, atta soldauxka in gabia zen 'ta in zuten han 'e kartzelan sartu soldauxka kumplitzea 'ta han hiru urte in zittun.
'Ta jakiña, ama geldittu zen hemen gu lau senidekin. Eta ez zen iñondikan mantentzeko bireikan 'ta ni jon nitzan aman anai baten itxea Lazkaora. Ni han eondu nitzan, Lazkaon eondu nitzan ez dakit, hiru lau urtian. Beste arreba zarrena Palentzira jon zen 'ta beste bi arrebak hor ibilli zin Pasaiyan.
Pasaiyan beste famili izaun batzukin. 'Ta handik ni Lazkaotikan geo behintzat atta torri zen Frantzitikan 'ta klaro hasi zen berriz lanin 'ta harek nei ikusi zin... Nik ya hamar urte banittun...