Lantegiko soldata, eskasa

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:50:50 - 0:54:00 (3' 10'')
Laburpena Sosari hobeto kontzen zitzaion lehen. Orduan zorrari ikaragarrizko beldurra izaten zitzaion. Jornala hartu eta lehendabiziko gauza errentaren dirua jasotzea izaten zen. Emakumeentzat ez zegoen aukera asko: baserrietara joaten ziren lanera, jertseak egiten aritzen ziren... Ahal zena egiten zuten. Lantegietako soldata eskasa zen eta senar-emazteek, biek, beste nonbaitetik atera behar izaten zuten dirua.

Transkribapena

- Oain deus ez.
- Bai, oain...
- Biño len 're gehiyago kontzen zen diruri!
- E?
- Len diruri gehiyo kontzen zen!
- A bai! Hoi bai, hoi bai! Karo, xoxak konta ahala 'ta, eutsi biharko!
Beti bakizu, bildurra (ger) bat hor 'ta ordun zorrai ikarrizko beldurra!
- Gu ezkondu 'ta honea jarri giñanin, hamabost duro genun errenta.
- Errenta bai. Haundiya baizen. Hala saten 'men zuten.
- Hamabost duro. Jesus, hamabost duro!
- Hamabost duro nondik iraazi!
- (...)
- Irabazi zemat ingo genun, hogeita hamar duro?
- E?
- Ez, gehixio. (Axalinakin) 'ta abar gehixio.
- Bai.
- Hogeita hamar duro gehixio. 'Ta hamabost duro 'ta ni akortzen naz beti gue gurasuk "beira umiak, besten itxian bihar bauzute errentan, lendabiziko jornala hartzian, errentan dirua jaso!".
Klaro, bestela itxetik kampo giñala! "Errentan dirua jaso!" Eta nola sate ziun ama difuntak nik gouan daukat 'ta. Beti beti, honek kartzen zunian, han ziak, hillero zuzen patzen genittuen, errenta!
- Hamabost duro ordurako asko omen zen. Baatza punta 'at bagenun hor, biño hala saten zuten. Jendiak hala saten 'men zun: " Nundik... Hamabost duro?" Klaro, goiko bi bizilaunak eta (...) ...
- Jose Luisek amakin bat ordu (...) lanin! Batin ez bada bestian!
- Bai.
- Batetik ate 'ta bestea zeatzen 'ta amakin bat ordun sartu (...)
- Fabrikan bakarrik in bazun zailla.
- E?
- Ni 're bai.
- Fabrikakukin bakarrik zailla.
- Bai, zailla.
- Zailla, hoixe zailla!
- 'Ta ni 're faten nitzan baserrira. Haik 'e launa bihar zuten 'ta baserrira 'ta haik 'e baratza gauza 'ta, maten zioten. Hura 're han izaten zen 'ta hola. Ordun ez baizen (...) xoxa atetzeko zeikan. Hemen ordun. Gu fan giñezken garaiyian hiru ume txikikin nitzala ez,
'ta geo kozkortuta 're ez. Geo hemen itxi hok in zittuenian hasi zian.
- Hoi da. Ordun.
- Bai.
- Ordun.
- Biño gu 're... Ni 're ez pentsa jersiak itten, da denian saiatzen nitzan. Sos batzuk atetze.
- Karo.
- Gizasemiak 'e sos batzuk gehixio hartzen zian 'ta abar da, 'ta hola moldatzen giñan. Hantxe, pasiatzen ibilli 'ta 're ez zen. Zintzo ibillita. 'Ta dirui zintzo eutsita! Ya te digo. Hala da. Hala zen garaiy hartan. Zorrik behiñ ez. Zorrik behiñ ez, biño saiyatuta.
- Geo 're etxiak salgai...