Ipuina

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-072
Pasartea 0:23:20 - 0:29:50 (6' 30'')
Laburpena Ilargia putzura eroria' ipuina kontatu du. Zeruko Argian mutil kozkorretan buruz ikasi bezala kontatu du. (Eten ttiki bat egin du erdian, editatzerakoan moztu egin behar akaso).

Transkribapena

- Oañ ixi-ixillik eon ba orduan.
- Bai hoi da gu ixillik
- Illargiya putzura erori da. Ipuia da, ez hemengoa, Aragoi alde hortakoa. Han izaten bait dira hor horrelako aliak.
Euzkadin ez bai da horrelako baserri morroi kirtenik. Hala ere badira bai gure baserritan mutil pijoai zer nahi astakeri ezartzen dizkiotenak.
Halakon bat izanta 're hau añakorik bai ote?
Udarako gau eder eta argi bat zan. Aragoi aldeko basetxe arlote hoietako ba baten ate aterian, tutian edo briskan ez dakit beiño jokuan behintzat,
eguardi ezkeroztik zeozten bertako Milindres, inguruko Kolindres eta auzoko Simeon, beti prakak bustiak izaten bai zituen.
Gorputzez kaskarrak, baiño bai asto galantak! irakurtzen eta jakintza gaietan ez ezer ere galdetu,
Batez ere baiño gutxiago dakite 'ta. Baiña jokuan eta birauak esaten, batez ere, bai nagusi!
Alkarri txanponak nola hustuko ezin asmaturik ari direlarik, hor non gogoratzen dan bertako Milindres
ukulluan zeukaten astoa, bera miño ttikigoa, eguardi ezkeroztik urik eran gabe zegola.
"-Erremilla de kamamilla! Banik astuaren billa! ito ez pada, gaxoaren aboa honezkeo kalabozoan don kintuan alpargata baiño legorrago zeok! "
"- Hua hua azkar!" dio Simeonek eta eman ura lasai ardoa baino merkio zeok eta! Baiña kontuz hortzak bigundu eta mingaina erdoittu gabe!"
Honelako isekak entzunez han dijoa morroi kirtena ura atetzen duten putzuzulo sakornera.
'Ta hain xuxen gauaren garbitasunaz argaz argazki argazkiturik zer uste duzute Milindresek ikusi zuela?
Illargi bete-betea! Gau eder 'ta zoragarri hartan batere mantxarik gabe zegoen illargi partsuaren irudia.
Guztiz ikaraturikan badijoa bere lagun kirtenan kirtenengana eta ero baten antzera ekin dio esanaz:
" Ederra ein diagu! nork esan!" " Baiño zer dek pandero erituaren arpegi horrekin? " dio Simeonek
aldako aldameneko mahaiyeko txanponak bere sakelean sarturik.
" -Zera ba ba... " " -Babarruna?" " -Ez motel okerrago oraindik! " "-Zer bada?" "- Illargiya putzura erori dela!"
"- Gezurtzulo ez besten gezurtzulo!" " Gezurtzulo ez moteil putzuzulo! etorri etorri ikustera!"
'Ta han dijuaz hirurak Milindres aurretikan dutela. "Baiña nolatan erori dek hau honera?"
" Zera, han zeruan dantzan hasiko yuken eta kabriola bixkor batian txonkatilla okertu 'ro juxtu -juxtu putzura erori."
"- Halakoren bat ote dago? Iya ittuan dagola esango nikek hire karrasiyak entzuten dituala esateko niok"
"- Hi Simeon ez al diok herriko fiestetan izaten diran kabezudu hoien antz irudia ematen? Hori dek aho zabala duana hori!"
"-Eta hortz angiñak? makiñat langosta jana izango dek hor goi hortan bizi zan bitartian!
Orain beko putzuzulo hortan ez dik langosta 'ta langostinorik izango! Hoien ordez exkaluak jan berrin izango dek len itotzen ezpada behintzat!"
"-Eta arpegiyan dittun txantxo hoiek zer ote dira?"
" -Hoiek? Ospelak!" "-Ospelak arpegian? hi ez ho ondo!" tiña ez ote gero, illerik ez dik eta illerik ez dutenian"
Honela bazamaten ordu laurden bat bai gizon azkar eta jakintsu hok harren (...) hiru morroi hoik.
Hoyen ordez ikulluan egarriyak itotzen zegon astoa, batxiller zala kendu.
" Baiña zertan etorri dek hau honera? zeara honera? kontribuziyun billa heldu baldin bada behintzat baleike paperak hautsita non 'ta paperik ezik kalabaza antzeko arpegiy hoi 're hautsita jon nahi ez duen!"
"Eta ezkondua bada?" Ez dakit. jm.
- Lasai, lasai.
- Eta
"-Barren astuna dek! barren barrenean dirua ote du?" "- Zer uste dik eltxetua dala edo?"
" Nere osaba ere ez dek eltxetxua baiño nahiko diru badik!" Horrek beste deozein gizonek bezela este, mame, hezur, birika eta zirika izango dizkik!"
" 'Ta ezkondua ote da?""- Alargunaren aurpegirik eztik behintzat!" "- Eta neskazaharra bada?"
" Orduan da ateratzen zaillago! Zertaz yoko hori?"
" Gustora baldin bago beri horrekin atera nahiko duelako"
" Ni ler eginda ni ler eginda niok, illargiaren pisua dela edo soka txatxar hau dela ne bihatzak txirtxillatuk zeudek"
"- Nere izerdia badaukak" "- Bai eta astua ur geyegikin tx illatgiya ur geyegikin eta nere asto lagun gaxoa egarriyak ito beharrean."
"- Tira tira gizonak horren gizonak horren ahula ez dik izan behar! Euli kakak edo txitxarearen hezurrak zupatuaz al zaudete edo? dio ernegaturik Milindresek
"- Jo zagun batera 'ta sendo!" Bai sendo tira ere! soka hautsitako soka hautsi 'ta han jon ziren hirurak zilipurdika lurrera lurrera.
Lurra jota hartutako kaskarrekua! Milindres batez ere korderik gabe zegon. Han lurrean etzanta zegola
eta noizpaitere bere onera etorri zenean eta beti bezela zeru ederrean illargiya ikusi, harro-harro eginda ero baten antzera ekin dio esanaz:
" A zikina! erki kosta ere baiño guk emandako tinkadaz ez dik salto makalik egin!
Bere etxin ziak bere etxian ziok orain, hortxe dagola geyo honera torri gabe len bezelako lan eta kaskarregorik geyo eztit nahi 'ta."
Zerbait egin zutelakoan oso fafa fanfarroi gelditu ziren. Ukulluan zegon astoa baiño fanfarroiyago,
gau hartan u illargiya zala eta etzala, urik eran gabe geldittu bai zen.