Militarrak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:11:10 - 0:13:30 (2' 20'')
Laburpena Noizbehinka, militarrek inspekzioa pasatzen zuten baserrietan. Kale inguruan militar mando asko bizi ziren, beren familiekin.

Transkribapena

- Eta geo baita 're itten zuten arratsetan, zembat dembotikan ez nau akortzen, biñon tortzen zen tenientia 'o kapitana 'ro holokua eta zaldiyakin, beste bi 'ro hiru soldado beakin, eta itten zuten baserriyan nolakua zer deskripena. Lenotikan hitz iñak eoten zin, lenotikan egunez torri
'ta abisatuk eoten giñan, béak abisua mana 'ta hitz iñak eoten giñan. 'Ta geo haik torko zin eta deittuko zuten eta lembiziko galdera ingo zuten: "Oan dela hombeste demboran ziñazten person berak al zaudete?" 'Ta "bai". "Holoko 'ta holoko?". 'Ta "bai". "Norbait torri da zerbait
galdetzea 'ro lotako tokiya mango 'yozuten 'o... Torri da norbaitte?" 'Ta "Ez". Ordun hasiko zin "Itxi honek aldi hontan hombeste leiyo al 'ttu?" "Bai". "Holoko leiyo 'ta holoko leiyo (errajakin) al dia?" 'Ta "Bai". "Leiyun koloria holokua al da?" 'Ta "Bai". "Teillatuan ura holoko lekuta juten al da?"
Itxian zea guztiyak, deskripen guztiyak itten zittuten. Eta gu ez giñan kezkatzen, ohittuk geunden, eta berriz dembo pilla bateko jon itten zin. Bai. 'Ta ni geoztikan gauz hoik pentsatzen 'ttutenin eoten nitzan 'ta nik saten nun:
"Hoik bentzako ez dute ba hoin berrikan? Hemen daude 'ta!" Pentsatzen dut askotan 'o ben zeara, ben... Aintaiyantzako 'ro itten 'te zittuten ze hoik, ronda hoik 'o! Bai, eta geo bizi 're asko bizitzen zen militarra hor kale ingurun.
Pisuk eta alkilatu 'ta... Batez ere aintaiyak, kapitan, teniente, alferez... Holakuk bizittu zin. Eta haik 'e len langillina san zattuten bezela, ben familiyakin.