Neskak, erdaraz

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:51:40 - 0:53:50 (2' 10'')
Laburpena Kalean erdaraz egiten zen, baina etxean eta auzokoekin, euskaraz. Neskek beren artean erdaraz hitz egiteko joera zuten, baina gero mutilarekin hastean berriz euskaraz hasten ziren. Batzuek mutila kanpotarra egiten zuten eta harekin ikasten zuten erdara, baina nesken etxekoek ez zekiten gaztelaniaz.

Transkribapena

- Geo ezkondu 'ta seme-alabei beti euskeraz.
- Beti. Beti.
- Iya iya denak.
- Bai. Nik erdara, erdara itten nun launakin 'ta kale aldi hortan. Gaiñekun etxian, 'ta auzokukin 'ta ez. Eta geo, e... Len esan zattutena, apaizak eta 're, apaiza batzuk eta 're kalin erdaraz in, ni itxeko 'ta izeba 'ta kali aldi hortako neskamia izandua naz pixka bat eta ben itxetan ez.
Hoiri ez.
- 'Ta zea... E... Nobiyo itten zenin 'ta 're harrekin euskeraz?
- Bai, bai. Segun, Segun. Zertikan ordun hemengo, hemengo neska asko ezkondu zen, ne aman erareko 'ta holoko asko, ezkondu zen soldado tortzen zinakin. Nola Arkalen 'ta Babilonin soldado asko zon, eta geo hemen beste barriyotan 'e trabajadorik 'o...
Hoik gerran ondorengo prisioneruk izango zin, ordun biriak itteko 'ta hoik asko banatu zin Oiyartzunen, han kuartelak zoztelako Arkalen 'ta Babilonian, biñon beste lekuta 're banatu zin. 'Ta ordun hoikin Oiyartzungo emakume asko ezkondu zen. Bai.
- Eta ez al zen hola, beno, gezki ikusiya 'ro... Pixkat rarua izango zen erdaldunakin zea itten zena, ez?
- Bai. Bai, bai. 'Ta geo gaiña, batetikan ikusiya, 'ta geo bestetikan bizitzeko realidadia.
Zertikan ordun guk ez genekiun erdaraz, eta klaro, erdaldun hura baserriko neska batekin ezkondu eta neska hura, 'o neskame eondu zelako 'ro launakin 'o fabrikara joten zelako 'ro, harrek erdaraz zerbatte defendittuko zen...