Euskara eta erdara

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:48:00 - 0:51:40 (3' 40'')
Laburpena Etxean euskaraz hitz egiten zuten, baina kalean erdaraz egitera behartuak zeuden. Kargudun gehienak erdaldunak ziren. Apaizak kalean erdaraz, baina bakarka zeudenean euskaraz hitz egiten zien. Emakume nerabe gehienek gaztelaniaz hitz egiteko ohitura hartzen zuten, gehiago zirelakoan.

Transkribapena

- Eta erdara, gaztelera aitzen al zen?
- Bueno, guk e... Erdaraz ai ber izaten genun nahitanahiyez. Eta gaiñea ez genekiun. Ez genekiun... Nik eskolan ikasi nun pixka bat. Eta geo 're etxian 'ta auzokukin 'ta ezta sekula 're.
Ez genun guk zea han inguruko auzokukin 'ta 're ez. Eta kalin 'e erareko jendikin ez. Biñon gaiñekun erdara asko. Orduko erdalduna bazen hemen honea lanea torritako jendia. Zertikan honea