Petrarena denda eta markesak

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:03:40 - 0:06:00 (2' 20'')
Laburpena Petrarena dendan, oihalak eta josteko gainerako gauzak saltzen ziren. Maitxoren izebak denetarik egiten zuen: trajeak, soinekoak... baita alkandora pila ederra ere: Marques de Riscal eta Marques del Norteri.

Transkribapena

- Eta tela 'ta jostorratza 'ta hoiy iosteko ba al zen hemen dendikan?
- Bai!
- Bai?
- Petranin! Bueno! Petra, Antonito 'ta... Ez al zenun izautu?
- Antonito bai.
- Bueno, haiyen atta 'ta ama 're josten 'e ama josten aitzen zen.
Neskakin aitzen zen hura 're han dendan atzin aitzen zin batzuk. Honoko Maitxo Iragorri 'ta Iragorriko zea hoiy, Joxixeneku hoi 'ta. Hoik bi ahizpak 'e han aittu zin harekin. Antoniton amakin. Hoi Arpidekua zen, zea Antoniton ama, Arpideko alaba zen.
- Eta haik... E... Hoi da, eakusten aitzen zin 'ta denda zuten baita 're. 'Ta dendan zer zuten, tela 'ta denetik? 'O...
- Denetik eukitzen zuten bai. Denda ederra eukitzen zuten. Hariyak eta jostorratzak eta botoi 'ta... Telak ere bai 'ta... Bai. Bai, bai. Hoik zea haundiya zuten.
- 'Ta trajez aparte ze san 'zu? Soiñekua itten zela asko baita 're?
- Soiñekuk 'e bai. Bueno! Gizasemen arropatikan emakumina 're asko. Traje dela 'ta soiñekua, soiñak eta...
- Len emakumik galtzakin ez.
- Ordun emakumin galtzik ez. Gizonanak bai. Gizonanak erruz galtzak. Asko bai. 'Ta alkandora, alkandorak 'e erruz. Bueno, hemen betenaiyua oan bizi den hortan bizitzen zin markesa. Markes de Rixkal bizitzen zen eta harentzako zembat alkandora josi izandu genittun!
- Bai, e?
- Sí. Kaballero oso dotoria zen. 'Ta alkandorak erruz harentzako. 'Ta hor bestia Markes (...) oi!
Zembat zarpa josi izandu... Markes (...) hor Auztiko rebuelta hor 'ta aon itxi hori jarriya dago bistan. Leno piñoteiya zen, baiño piñua dena kendu dute 'ta baserri 'o palaziyu hoiy bistan dago hemendikan zuazela.