Garia nola egiten zen

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:03:15 - 0:06:25 (3' 10'')
Laburpena

Baserri kozkorra zen Ureder. Gauza asko egiten zuten soroan. Garia noiz eta nola egiten den: zer garaitan erein, noiz jaso, zer lan duen, 'larrantia'... Hazia makinekin ateratzen zen.

Transkribapena

- Hola.
- 'Ta lan pilla bat. Baserri kozkorra zanakatela esan zenun, ez?
- Bai, baserriya koskorra. Kamiyo bazterrian artua 'ta itten genittun. Hola.
- Artua eta...
- Artua, babarrun (lekua) 'ta holakuak itten genittun.
- Gariya 're bai san zenun lengun.
- Gariya pixka 't 'e bai oilluantzako 'ta.
- 'Ta gariya ze garaitan itten zen?
- Azaruan itten da, noviembre. Gariya ez da noix nahi itten. Gariya... Hori, nobiembren itten genun.
- 'Ta nola... Ze itten da, ereiñi? 'O nola itten da?
- Hoi nola? Hoi eosita. Guk eosi itten genun gariya. Errotan izaten zuten. Errotatikan eosi kilo batzuk, 'ta haik zelaiyan bota 'ta geo haik beorek, haik beorek antola.. Iñ!
- Biño hua ze botzen zen, belarretan 'o...
- (...) Goldeatuta hola lurrin. Gariya. Bere (...) tortzen zen. Oaiñ ez da itten.
- Oaiñ ez da itten, horregatik!
- Ez.
- Nik ez baidut izautu gariya.
- Ez, ez, ez. Ez da, oaiñ ez da itten.
- 'Ta hoa ze itten zen, ereiñi noiz itten zen nobiembrin?
- Bai, ereiñi tokiya on xamarrian, zelaiy on xamarrian 'ta geo harrek ez zun deus behar. Lurra jana izan deilla, bera erra itteko. Geo be garaiyian ebaki, sekatu 'ta geo ibiltzen zin
makinakin garbitzen 'ta bazin propiyo baserritarrak hola ibiltzen zienak. Garbittu, aletu 'ta saldu itten genun. Biño harekin ez genun deuse... Itxian ondun oilluntzako 'ta hola. Ez genun hola kantidadeik itten!
- Gutxi itten zenuten.
- Gutxi.
- Gutxi. 'Ta bildu ze itten zenuten, udaran ingo zen?
- Hura julio, agosto aldea. Zean, egualdi berotan. Itten genun eskutan ebaki. Ebakita. Biyekin hartu hola mordoska 'ta banaka banaka jarri sekatzen 'ta kontuz dembo seku ber zun harek, bestela usteldu, bakizu.
- Ze itten zenuten, bertan utzi lehortzen?
- Bertan zabalduta utzi, ebakita utzi, biño dembua (...) hotzetan, baldin bazen ebiya 'ro heldu, pues meta xorruak 'o iñ 'o...
- Belarrakin itten den bezela.
- Bai, igual.
- A!
- Kuidadu igualak.
- A, ordun belarra lehortzen den bezela itten da gariya eta geo eamaten da makinata.
- Makinakin ebaki... Eskuz ebakitzen da gariya.
- Hoi da.
- Belarra bai, belarra itten da makinakin, biño gariya ez, gariya eskuz.
- Ordun geo itten zena zen haziya kendu. Hua bai makinakin.
- Klaro. Belarrai ez zaiyo haziya kentzen, biño gariyaiy bai.
- Karo.
- 'Ta hola.
- Gariyak haziya du 'ta.
- Hoi ba. 'Ta hura kendu in ber. Belarraiy, berriz, haziya ez baizaiyo kentzen.