Tartean militar onak ere baziren

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:17:00 - 0:20:00 (3' 00'')
Laburpena Gerran, kanpora atera, eta familiako bat igual topatzen zuten bazterrean hila, eta ezin ezer egin. Militarren artean batzuk baziren onak. Leihoa estaltzeko esan zieten, argia ez ikusteko, ordena zutela-eta argia ikusiz gero tiroa botatzeko. San Markostik tiro asko botatzen zituzten.

Transkribapena

- Oain hobekiyo bizi da bai jendia ordun aldin!
- Bai.
- Jo!
- Kejatu 're bai, gehiyo, e!
- E?
- Gehiyo kejatzen gala, biño!
- Bai, biñon, hora tristia zen, kampoa atera 'ta igual ikusten zenun familikon bat hilla bazterrin han 'ta... Tiroka ai zila 'ta...
- Eziñ ezer san!
- Ezin pasa! Toki triste... Dembo tristik pasa genittun, oso tristik! Gaiña san ziuten batzuk bazin haitan 'e onak 'ta san ziguten (bideo moztu itten da) han tren zubiya zen, ez dakit oain han bado 're.
- Nongua?
- Altziberkua. Harriya eamaten zuten hara...
- Karrikako trenana? Bai.Oaindik hor do, bai.
- Bai. Esaten ziguten trenan guardin eoten zila askotan guardin han eoteko saten ziyotela 'ta gue sukaldeko... Sukaldeko zea, leiyua harrapatzen baitzun pare parin, kristala... Kristalakin 'ta kristala haitan koltxoiya 'ro zerbaitt jartzeko,
argiya sartzen zela 'ta kaltegarri zela guetzat 'e. Zertikan haik argiya ikusi ezkio tirua titzeko ordena zutela. 'Ta geo in genittun sako batzuk koltxoiyai illiak kendu 'ta illiak sartu zaku hoitan 'ta haik zintzilik jarri. Xintxilik jarri han iltziakin 'o nolazpatte, argiyik ikusten e...
Galdetu geniyon: "kuste al zute uan?" "No se ve nada. ¿Qué le ha veis hecho?" "¡Ui! ¡Quitar a los colchones la lana que tenía y poner aquí, qué remedio nos queda! No teníamos otra cosa."
- Karo, zona!
- "¡No teníamos otra cosa, tener que poner aquí o oir los tiroteos que vosotros hechaís por aquí!. No sé porque, nosotros si no hemos hecho nunca nada y tener que estar aquí debajo del tiroteo". 'Ta parre itten zuten haik ordun.
- Jo... parra erra.
- Parra.
- Eta ordun, San Markostikan 'ta botzen zittuzten tirukin 'ta jendia 'ta hiltzen zen ordun, e?
- Bai! San Markostik tiro asko titzen zuten. San Markostik Altziberra tiro asko! Pottonea 're... Uste 'ut azertatu zutela batin Pottonea 're, biño barrenin iñor ez 'o ez dakit zer zuten. Bazuten zerbatte. Biño San Markostik tira, denak, tiro denak San Markostik titzen zittuzten.
- 'Ta zea... Geo...