Ernalketa

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:31:10 - 0:34:40 (3' 30'')
Laburpena Gaur egun, ardiak pastillarekin jartzen dira ar-eske, ez naturalki. Arrak berotu eta estali ahal izateko, emeak ar-eske egon behar du, bestela ezin du estali. Arkara garaian, ahariak elkarrekin borrokan ibiltzen dira, eta, handik aurrera, denak lagunak.

Transkribapena

-'Ta oain dena indiziyua. Ala fuera...
-Bai. Oain horrengatik dia arkumik, arkumik urte guziyan. Kompaziyo batea Galtzatan bertan, eongo 'ia hirurehun bat ardi. Hoiri ez 'kate denak batea torko.
Kompaziyoa torko 'zkate, hasiyak 'ttuzte aspaldi. Kompaziyo batea iual torriko 'zkate diziembren hirurogei, e! Hirurogei umi haik kendutzekoeta esnia kentzeko, haik ya antzuteko garaiyeko, haik atetzeko, saltzeko garaiyeko ttak. Beste hirurogei kompaziyo batea torko 'zkate.
Osea dena... leno da! Berreun 'ta ra! Denak golpea, e! Ez, ez oaiñ indiziyo horrekin ttak.
-'Ta indiziyua zea e... indiziyukin ernai gelditzeko igual al du arkaa eon 'o ez eon?
-Indiziyua hoi da pastilla jartzen 'yote. Horrekin itten da beotu, arkaaldu, arkaldu. 'Ta itten dute, ordun itten dute aariya bota.
-Aa...
-Ez da, ez da indiziyua.
-A nik uste nun indiziyua zela!
-Ez da indiziyua umia kartzen duna.
-Ya, ya, ya, ya. Ahariyakin eon in ber du.
-Bai! Ahariyakin eon in ber du.
-Ya, ya, ya.
-Hoi itte 'ute beak lenoztik tortzeko, lenoztik beotzeko. Zea hoi, pastilla saten, pastilla du izena. Hoi sartzen 'yote atzetik 'ta hoi itten da arkaaldu. 'Ta ordun ahariyak han ttuzte bertan 'ta itte 'zkate ahariak bota.
'Ta geo denak pasatzen dinin itte 'zkate ahariyak kendu. Yasta.
-Todo programau.
-Bai... Hoi eaman ber kontua. 'Ta geo haik umatuko 'ia, len san zattuten be garaiya tortzen denin 'ta haik umatzeko bestik ya aurretuk.
Dena eskaillean, eskaillean dena. Horrengatik itten dute gazta ya urte guziyan. Arkumik urte guziyan 'zaten da. Horretxegatik.
-Beak erki kalkulatua.
-Ez zea! Aski ongi bai. 'Ta geo kontrolak eta betenaiyuk eta bu... hoi... hor atzetik zea haundiya do.
Subentziyua kobratuko baldin baute, haik sate 'utena in ber.
-Nik uste nun ahariyakin ez zila eoten.
-Ez, ez, ez ahariyak botze 'zkate.
-Nik uste nun indiziyu hortan haziya 'ro zola...
-Ez, ez. Indiziyu hoi da harta jartzeko.
-Pastilla hoi da.
-Pastilla hoi.
-Arkaa ez baia jartzen nomaitte ez dute amititzen. 'O izingo du ahariyak eon beri haikin.
-Ahariyak ber du hua arkaa dola.
-Karo, bestela...
-Aleiya errespetuosua dela.
-Bai. Hoixe da. Hoik gaiñekun urte guziyan billaka, temporada pasatzen da 'ta haik... Zuk ba al dakizu ahariak alkarrei ze kazkarrekuk maten 'zkaten? Haik hala dailtzala, ardiyakin dailtzala alkarrei?
Haik 'e izaki ben kapritxuk. Jo? Odola ate arte. 'Ta oaiñ? Oan bertan baabiltza zazpi ahari hemen Olaitzolako belasun hanguk alkarrekin, leno joka alkarrekin ibilliyak e! 'Ta oan arron launak. Ze gauza e?
Oan denak alkarrekin. Biño arkaa garaiyin? Josus! Haik kazkarrekuk, haik soiñuk. Muturra txikittu arte!