Haurrak lanera behartuak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:23:29 - 0:27:10 (3' 41'')
Laburpena Haur morroia: haurrak ez ziren errespetatzen. Jo, ez zituzten jotzen, baina edozein ordu eta garaitan lan egitera bidaltzen zituzten. Bidean kilometro pila oinez, eta okerrena Guardia Zibila noiz agertuko beldurrak ibili beharra izaten zen.

Transkribapena

-'Ta ez zuten eze, ordun besten, besten umia zela 'ro besten haurra zela 'ro zea 'ta ez zuten bat 'e errespetatzen. Gotzen ziyotenin: "Sei zak hara" 'ta "Katzak hua" 'ta, dena holaxe, bat 'e. Oan bezela: "Jongo al ziñake" 'ta hola? Bai...
Erki jongo nitzan: "Hara jon ber duk", "Hua karri ber duk", "Hoixe in zak, besteik ez". 'Ta, zean, Erlaitzen morroi nola 're bai. Pentsazu ordun kumuniyua itteko, hoixe kumuniyua inta astiartin jon nitzan 'ta.
'Ta ate handik, Amaseindik, hoi ya frontera sartuan da, Lastaolaku harta. Handik ate Erlaitzen barrena torri zea Elurretxea, Elurretxetik hemen parrillaku harta, handik goitik beitti. Ba al daizu hor non din minak zean? Sanartzuko minak?
-Hoi biño pixkat oandik zeaxio, Irun aldexio. Baserriya zea Aixpixta 'ro... Handik hartu uztarriya, beiyan uztarriya, neone biño haundiyuo, eurrezkua. Hartu 'ta betik goitti zeara ate zuzenin, tableruta. Zea Elurretxea.
'Ta Elurretxetik biaje galanta neri hura bizkarrin. Jo... 'Ta eze sateik ez. Oan san kompaziyo batea amurraziyun: "Nik ez dut eamango hoi" 'ro e, 'ta bertan utzi! Bai, erki! Jon in ber ba gabe, berriz atzea biali, doble biaje.
-Bai, hoi gutxinin.
-Hoi gutxinin. 'Ta gaiñea bronka seuru.
-'Ta jo 'ta itte' al zizuten?
-Ez, beiñ 'e ez jo. Biño ez beimpin bat 'e errespetatu. "Jongo al ziñake" 'ro, 'o "Garai txarra da oain, bihar jongo za 'ro".
Ez, ez. Gotzen al ziyoten arratseko hamabitan, arratseko hamabitan. Gotze' al ziyoten goizeko labatan, goizeko labatan. Haik ez zuten errespetatzen. Sango nazu hanako makis haik, garai hartan zea goizin labatan ardiyak biltzea! Ostra!
-'Ta geo bustiya jonta 'o ya bestik bazkalduta 'ro ailletzen baldin baziñen, mate' al zizuten?
-A, bai bai, bai bazkaiya 'ta bai. Bai bai bazkaiya man. Hoa dakat hoa zerriyangatik torritako hura dakat buruan ez zitela man.
'Ta zea, lau ordu jon 'ta torri itten. 'Ta geo Goizutan pasa nuna dembua. Iual ordu erdin bat 'o, errotan 'ta zaik, horren moko zaiya artu hura 'ta beste barra bat ogi 'o bi estraperloku hoik 'ta.
'Ta geo birian eamaten zenun tensiyua, beldurra, guardiziilana. Hoa zen, hoa zen ukerna e! Jotia 'ta tortzia zea normalin? Pf! Biño beti beldurka. Rebueltara orduko ailletuko: "Mekauen rebuelta pasatzin hortxe iual ttuk!". 'Ta beti holaxe beldurka. 'Ta hola...
-Bai, han gaiñea zerriyakin buelta pilla erra mango zenun. Esnaora joteko zerriy harrekin kalamidade errak pasako zenittun.
-Zerriyakin?
-Oiñez jotia bakarra ez dela, biajia bakarra ez dela.
-Ez... Hoi ba!
-Zerri...
-Zerriya, zerriya izena, zerriya bai ongi jarriya! La ospa! Kauen la ostra! 'Ta dena, dena bire txarretik, bire xiorra, dena bire xiorra. 'Ta bire xiorretik ate ezkio larria. 'Ta larre. Holaxe dena!
Oan bezela biriak eta izan ezkio bai. Dena mandabire, 'ta dena birexor, dena birexorra. Zer 'ta birexorran txerriya? Hoi basurde, hoi raza hoi basurdina da hoik dena txarreko dute hoik. Ostra!