Errenterian lanean

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:32:06 - 0:35:06 (3' 00'')
Laburpena

Joxe Luix igandeetan joaten zen Aranora, Gregorirengana. Ordurako hasia zen Errenterian lanean. Lehendabizi, Real Compañía Asturianan, Kaputxinoetan, eta, gero, baldintza hobeak zirela eta, Compañía Nacional de Oxigenon hasi zen, eta han segitu zuen. Tarteka, ordubete gehiago sartu behar izaten zen estatuarentzat. Purrusta.

Transkribapena

-'Ta zuk zeakin, Gregorikin eonta auro jon berko zunun ba Larrazabalea? Erretira?
-Bai, bai, bai.
-Karo, korrika erditan!
-Biño ni honekin hasi nitzaneako Errentiyan hasiya nitzan ni fabrikan. Nik lana itten nun, lendabizi lana itten nun Real Compañia Asturiana.
-Minatan?
-Minakua han Errentiyan bazen han kamiyo ixkiñin, laminaziyuk eta bazin 'ta han.
-Kaputxinotan Errentiyan
-Itten nun lendabiziko. Eta geo, geo handikan hua zea txarra zela hango tufua 'ta hoi txarra zela 'ta ez dait zela hor san. Paulino izautzen zenun Kastronin zena?
'Ta hoi 'ta obran 'ta oxijeno itten, oxijeno fabrika itten ai zin, oxijeno. 'Ta san zin: "Hi zea obran ai ttuk biño bertan hartu nahi ttek 'ta jon al nahi duk zera? fabrika harta? Gue fabrika horta jon nahi al duk?"
Geo Itxebeste linternerua Errentikua, Errentikua ez dait aitzia bazun, ez dakit ez zu izango. 'Ta hola, haik ai zien han obratan. 'Ta san zin: "Aizu Joxe Luix, zu zertik ez za hara joten hoi fabrika hoi zea da e,
mineala 'ta usaiya 'ta txarra da 'ta zea da 'ta hara zertik ez zea joten? 'Ta hoi nik sango yot nausiyai sango yot" 'Ta jon zen 'ta bueno, zeatzen zenin, bukatzen zenin hasi zen. Obra bukatu zutenin, makinak desaertu zinin seittun deittu ziaten.
'Ta han zean, Real Compañia Asturiana hortan, han Arlepoko Juanito. Hoa enkargato eoten zen 'ta hoa hango makinak eta zeatzen dena eakusten, bea zartua zen 'ta be tokiyan jarri nahi zian.
Enkargato 'ta jarri nahi zian. 'Ta han orduan izaten zen ordubete estaduantzako sartu berra, ordubete debalde sartu ber izaten zen. Hoi hillian behin 'o, astian 'o izaten zen.
'Ta ordueten makinak denak eakusten aitzen zien 'ta san zin: "Bueno 'ta". Geo san niyoten "Ez nik hola 'ta hola joteko idea dut 'ta". "Zuk joteko, nola joteko, zerta jon ber zu? Ez za jongo. Nik dena eakutsi zattut
'ta nik erretirua hartu ber dut laister 'ta ne tokiyan zuk jarri ber zu!" 'Ta: "Ba hara joteko zea hitzeiña naz ba, 'ta esto jon in berko 'ut zertikan zea apuntatu nau".
'Ta (...) purrustan. (...) 'Ta hala, behintzat zetu giñen 'ta geo hor hasi giñan 'ta hogeita hamabost urte pasa nittun hor Oxijenotan. 'Ta han beste bost berrogei urte. Bestikin berrogei urte pasa nittun.