- Animaliyak ta, zuek goatzen tzazte animaliyak hiltzia kontrolatua zen baita re? Txerriya hiltzia libre zen beti?
- Bai.
- Bai.
- Uan ezta txerriya hiltzia libre, biño iwul hiltzen die. Biño ez'te beñe galazi txerriya hiltzia.
- Ta txerriya ordun urtian behin hiltzen tzenuten?
- Bai.
- O zuek gehiyotan o?
- Ez ez, urtian bi txerri ro.
- Bi?
- Guk bat.
- Ta zeiñek hiltzen tzun txerriya?
- Osaba batek, ta geo hoa hiltzin haren semik eta, eozin txerriya hiltzen.
- Txerriya hiltzen tzen, Arangibelekuk ta hiltzen tziuten gui.
- Ta geo lanak? Txerriya...
- Itxekuk, amak eta...amakin batin gu..
- ?emakozetzeerki?) booh.. denak zikin-zikiñ inta, gustoa aitzen tzin, odolki beltz batzuk in ta.. buo!
- A bai?
- Bueno.
- Ta erosi itten tzin txerriyak o etxian, zuek san tzute etxian. Ta erosi iñoiz ez, beiñ ez? Kanpotik ekarri?
- Bai, ttikiya karri guk, ta geo itxian jarri.
- In izan ttugu itxian e, biño gutxitan.
- Ttikiya beti erosi. Ta geo itxian hazi..?
- Bai.
- Bi hillabetekua ro karri ta geo dizienbren..tat.
- Txerriya hil. Gizendu ahal genun gehina ta..
- Ta zikiatzen tzen garaiy hartan?
- (Buruarekin baiezkoa)
- Ta nola? Zu akortzen tza Bixente?
- Zikitu? Bai bai.
Pues hoixe.
- Nola?
- Hanketik zintzillik hartu batek ta bestik koxkorrak kendu ta yasta.
- Kutxillo batekin ta yasta?
- Bai, ttirrit ta geo...
- Kuraik o etzen itten deuse?
- Mikrobina pixkat o alkol ta, sendatzen tzen seittun.
- A bai? Ta hoi zertako itten da zikiatu?
- Haragiyak gustoik ez izateko ta, txerri aketzak oso gusto txarra izaten du haragiyak ta geo aixo itteko ta. Zerriya askoz e trankillo izateko ta.
- Ta beti zikiatzen tzen?
- Beti, zerri aketza beti zikitu.
- Ta jateko san tzute itxeko sobrak ta.
- Bai.
- Geo gariya ta..
- Bai erremolatxa ta itten tzen... bai. Ta geo arto irin pixkat ta hola.
- Txerriyak gaixotasunik izaten tzun garaiy hartan?
- Gutxi.
- Aitzen tzenuten hola bat zerbatte...?
- Ez ez, etzen hola.. epidemiak eta eztakit zer ta..
Ez nik beiñe somatu.
- Ta analizatu ta gaur bezela etzen itten, txerriya jaten hasteko?
- Bai. Eaman ber izaten tzen betenaiyuna.
- Oiyartzunen bagenun betenayua ta..
- Tekinan (?) kontrako zea analizatzea.
- Osake gaur bezela ordun ee...?
- Bai bai bai.
- Puxka eaman ta...
- Beti eman izandu da.
- Ta behiñe txarra ate da, ez?
- Ez.
-Ez. Behiñe aittu re txarra ate denik.
- Aittu re ez.
- Ta zenbat pixukin akatzen tzen gutxi gorabehera txerriya?
Noiz saten tzen, bueno ya haundittu da ta..ja?
- Etzin denak igwul itten biño baa.. 150-200 kiloko txerriya hiltzen tzen.
- Osake zerri...
- Urtebeteko txerriya bai.
- Dezentia?
- Dezentia.
- Zenbat ta haundiyo hobeto ordun, hobia.
- Biño harek e gizena re gehiyo izango zun ez?
- Bai biño gizen hura re aproxtu itten tzen aittu, harren gizena..botzen tzitzaiyon, oliyua etzen izaten ta, potajiri ta patatak itteko ta...
- Harta asko salbatzen tzin.
- Hala asko salbatzen tzen.
- Ta hoi ze ordutan hasten tzen txerri hiltzeko euna? Akortzen tzazte? Goizin goiz akatzen tzen txerriya?
- Bai, goizin hil ta geo eun guziyan odolkiyak in ber izaten tzin ta.
- Bai?
- Bai.
- Ta txoixua o txistorra itten tzenuten?
- Txoixua bai.
- Txoixuak. Hua itteko haragiya txikittuta jarri ta, barriño haundi batin jarri ta, sartzen tziyoten trapun bilddu-bilddu inta baatzui mordoska tartin.
- Gustua mateko ta.
- Handik bi o hiru eunea o ordun txoixuk zeatzeko, o oolkiyak.