Txikierdiko dantzaldia

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:09:15 - 0:12:20 (3' 05'')
Laburpena Neskatxak egin eta dantzaldietara joateko erdaraz ikasi behar izaten zuten. Txikierdi gogoan. Dena bekatua zen eta arrimatzeko beldurrez ibiltzen ziren. Hika.

Transkribapena

- Zuka ingo... Jaungoikua... 'ta geo eskolan ibiltzen giñanin, hor...
- Hor hasi ber gu zuka!
- Zuka, hika o lo que sea, miño jolin, Txikierdira joten giñanin dantza 'ta teniamos que saber en castellano maja.
- Txikierdin e'zin asko importa, porke hor euskaldunak asko yunen.
Okerragua yunen Errenteira 'ta joten yitzanin.
- Ni Errentira gutxi jon nan; ni Txikierdira 'ta Oiartzunen.
- 'Ta Hernanira 'ta.
- "¿Bailas?" y "Sí".
- "Sí" ate ber!
- 'O "No", hola buelta emanta, ez?
- Kalabaza.
- Kalabaza, hoi dun. Eta jolin, eso de que te digan "¿De dónde eres?", "Yo de Oyarzun", "Ah, caseras ¿eh?".
- Caseras.
- Qué rabia chica te da: caseras. Klaro...
- Miño gusto aski tortzen ttunen guekin dantzan ibiltzea.
- Hombre! Ikus zan zenbat jende torri den kanpokua Iturriotzea, hi!
- Hoixe!
- Hemenguk hala saten ziuten: "Zuek kampoa joten baiziñazten".
- Aldrebes: denak honea tortzen ttunen, Txikierdira 'ta geo Oiartzunea joten bukatzen geniñen.
- Miño ze ambientia zon Txikierdin, e?
- Bai neska! ¡Qué gozada!
- Zuk izautze al zenun?
- Bai zea! Hau gaztia dun.
- Terraza zarra hua nola ez zen eroitzen.
- Bai neska, goitik bera, haumbesteko kargakin, aguantia erra bazin.
- Azpiya hartan, ze izerdiyak!
- Aizan! Eta ebiya itten zunin, que guai. Saten geniñen: "Ze ondo bian",
'ta hola jarriyak denak, eta dale vueltas y vueltas y vueltas, 'ta arrimatzen zenin pixka 't: "¡Eh, quieto!".
- Eskusa geyo yunen arrimatzeko.
- Batzuk, batzuk bazekiñet hoi nahi zutela. Pero aquí las tontas, hola jarriyak 'ta... pekatua baizen ordun dena, pekatua baizen dena.
- Dena pekatua.
- Desiatzen arrimatzeko miño...
- Bai neska, que cosa...
- Gaiñea, te tocaba un chico guapo 'ta jo, arrimatuko miño...
- Según que vuelta le dabas, si a ti te interesaba hor baldin bazion: ra!
- Kambiyua!
- Kambiyua!
- Autotxoketan miño okerruo!
- 'Ta gaiñea piezak no pegaba pero...
- Bai, hik indarra iñ zeatzeko bestikin gelditzeko.
- Jolin ze politta zen neskak.
- Erki kambitu dun.
- Netzako bai, oso politta zen. Hombre, oaingo gazteiak 'e be gauza polittak izango 'ute beantzako ez, miño... gu inuzenteguak... inuzentik giñan 'o, yo no sé, ez dakit...
- Naturalaguak 'e bai.
- 'O hola eakutsi zigutelako 're bai. Porke dena pekatua yunen; muxu bat ematia pekatua yunen.
- O! Jesus, Maria... eskandalo errak bai.
- A ver cuando le dabas el beso, pa' cuando te ibas a casar.
- Geo beti bayunen, zea, lanzada bat 'o hola, 'ta gu 're gaixtuak gattunen, e! Gu 're gaizki saka, inbiditan bea hola ibiltzen zelako, miño gaintikan gaizki saka.
Gu 're hola aitzen gattunen.
- Bai, bat arrimatzen zelako, nik bazekiñat ne kuadrillan, mekauen la letxe!
- Kristonak esaten harrengatikan 'ta inbiditan de paso barrendikan 'ta.
- Miño fama haundiya zinen harrek ordin. Mutil guziyak harrena joten yunen. Buelta 'ta dena eman miño, letxe, harrena joten yunen denak.
- Dena harrekin ibili nahi, hombre, kriston exitua.
- Hala zinen, hala zinen... Que si tenía exito. 'Ta geo Oiartzunea, betzitan... ke betzitan...
- Hamarretako itxea, gotzen nan. Eta oaindikan Txikierdin azkeneko pieza jotzen hi, dantzan sueltun 'ta geo izaten yun kriston korrekalles.
Asfisiatuta a ber norbaittek kotxia bazun, hi. Denak. Gotzen nan, seiszientos batin...