Arragua aldatua III

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:48:10 - 0:50:20 (2' 10'')
Laburpena Arragua goia eta behea. Toki politagoa zen lehen, baina bera gazteago izanda ere ez litzateke beste inora joango. Hika.

Transkribapena

- Itxiak, itxiak. Biña famili bizi zin bakoitxetan. Beno, haitan. 'Ta oiañ 'e ez gattun asko bizi, hemen bizi gattun: bian bi zar, goiyan bi zar 'ta hemen neskazarra. 'Ta hor betti hasi ezkio hor bizi da jendia biño hemen... más triste... askotan terrazan jarri eseita 'ta igual bi ordun
ni un alma pasatzen da.
- Autopistatik bai pilla 'rra!
- Handik bai orrua erra!
- Haik kasoik in gabe! Beti ze izandu da: Arragua goiya 'ta bia?
- Bia. Oaiñ, oaiñ... leno hoi zelaiya bakarra zen, miño oaiñ barriada iña do, goiya hori, barriada iña do. Arrizabalo du izena horrek, Arrizabalo.
- 'Ta itxia... nola da Haizetxu?
- Haizetxu.
- 'Ta zeiñek jarri ziyon? Zuk jarri zeniyon?
- Ez, ez. In zunak jarri ziñen. Haizetxu da.
- 'Ta kuñauk in zun ez?
- Bai. Hemen haizia izugarriya ibiltzen da. Oaiñ haimbeste ez, autopista iñ ezkio...
nik ez dakit, tarti hortan pasatzen den 'o, ez da haimbesteñoko haizia. Bai.
- Gaiñekun hau toki politta da ba, ez? Autopista...
- Bai, oso toki politta da bai, oso politta da hau. Leno polittagua zen oaiñ miño...
Katalan batzuk izan zittinen gue semik soldauxkan launak 'ta torri zin honea 'ta: "¡Qué pena!" hemen, paraji hontan, autopista in berra "Tan bonito que es esto" 'ta, beno, "Así ha sucedido". Biño gu jarriyak gaude. Ba! Nik hogei urte hogeita hamar urte banittu 're
hemendik e'niñuke jongo oaiñ, asko ibiltzen din bezela.
- Ya, haimbeste dembo inta...
- Gaiñea beste gauza: Topua nahi bazu Errenteira jon, nahi bazu Donostira jon,
atian onduan dakazu. Nahi bazu Iruna jon, nahi bazu Frantzira jon.
- Hoi 're bentaja erra da.
- Bentaja haundiya da. Kriston bentaja da hori.
- Eta topun soiñua 're sumatzen al zute?
- Oaiñ gutxiyo.
- Ixilagua 're da oaiñ.
- Leno bai, ordu guziyak bagenekigun, ze ordu zin, topun soiñukin. Miño oaiñ ez da aitzen. Ya horrek kendu yo soiñua topuri.