Aziendaren kofradia

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:39:58 - 0:40:57 (0' 59'')
Laburpena Baserritarrek ez zeukaten asegururik, gaur egun bezala, eta beren arteko elkarteak egiten zituzten ezbeharrei aurre egiteko. Oiartzun kofradiatan banatuta zegoen eta ez zuten auzoekin kointziditzen. Tornolak bere kofradia zuen. Konpraia. Enkantia.

Transkribapena

- Tornola 're zu gotuko za ba, zea, e... Kofraiya?
- A bai! Izaten zen hoa 're! Dembo batin.
- Hoi zer zen?
- Aziendan kompraiyia 'ro.
- Gotzen za zu hoi, nola, nola funtzionatzen zun 'ta gotzen za?
- Hoi ez dakit ba nik.
- Hoi...
- Hoi zer zen, azienda bat 'o hiltzen bazen, hortako zen zerbatte, ez? Geo denan artin patu 'o 'ta geo haragiya 're aprobetxatu igual denan artin 'o hola zen zerbatte, ez?
- Kompraiya, bai, izaten zen zerbatte...
- Bai, bai. Ona, ona baldin bazen haragiya.
- Ona baldin bazen aprobetxatu 'ta geo patu ber bazen 'e, denan artin, 'o...
- Zerbatte hola izango zen kompraiyan martxa.
- Zerbatte hola uste 'ut zela hoi.
- Hala uste 'ut.
- Bai.
- 'Ta karo, segun zenei tokatzen ziyon 'ta geo bestiai tokatzin, pues gauz bea, 'ta zeozer hola.
- Bestiri, bai. Enkantia 'ro ze saten zen? Enkantia 'ro...
- Ordun seguroik 'ta holokoik ez zen izango (...)gaiƱa 'ta...
- Bai, nik 'e hola dakat aittua.
- Portuberriko azpiyan prankotan eondua zea, iri zarran bat garbittua izaten zin attona difuntu horrek...