Lixiba eta egurra

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:33:50 - 0:37:30 (3' 40'')
Laburpena Gobada nola egiten zen. Gaztainaren su-hautsak ez du balio lixiba egiteko, tinta baitu. Txarondoko atarian urkia zuten eta aitak senide guztientzako zurezko potoak eginarazi zituen, taloa eta esnea jateko. Ilargiari erreparatu behar zaio egurra mozteko: ilbehera eta ilberri mugetan moztu behar da. "Etzizu ihartuko hura". "Denak esku antzakoak izaki". Hark. Lixiba. Zurazkua. Kierra. Abatxak. Barrika. Kupela. Karga.

Transkribapena

- Bai, amai beira ikasi genun!
- Erki. 'Ta geo zea 're kontatu zenin, goara 'ta nola itten zenuten!
- A! Kuela!
- Bai.
- Zu hartzen ai al za hoi denak?
- Bai, bai, hartzen ai da.
- Hartzen ai da.
- Bai, bai.
- Kuela saten geniyon lau hanka... Hiru... Hiru hanka izaten, izaten zittun, hoa. Itten genun arropa... Zeatu.... Kolozkua zeakin garbitzen zen, ai, saten zitzaiyon... Lixiba.
Zeak botzen zuna, zuriyak. Jarri arropa ahalik eta txukunena gaiñin 'ta geo... Ze jarritzen zen? Lembiziko arropan gaiñin jarri ber zen xapa, xapi garbi bat, geo xakuk... Zakukizkua 'ro holokua.
Eta geo gaztaiñan zeak ez du baliyo izaten, len 'e san... San nun hoi lengun 'e!
- Su hautsak?
- Hautsak ez du gaztaiñanak baliyo! Tinta baitu!
- Bai, san zenin bai!
- Ikaarrizko tinta du gaztaiñak. 'Ta bestela itten genun. Beste eozeiñ eur. Urkiya 're bagenun arbola galanta guk ataiyan 'ta.
Urki arbola, gue atta zenak, biño denantzat potuk, harrek berriz erain, zea Garaten izaten zen hor Txantxagorriya 'ro 'ta, harrek itten zittun potuk. Geo gue anaiyak, Anjelek, dena ikasi zun, biño...
Ai...! Denantzako 'ta nik netzako aski politta hartu nun hura, e!
- 'Ta potuk zertako? Eateko 'ro?
- Ez. Talua 'ta esnia jateko 'ta, nehi bazenun ura eateko 'ta, eurrezkuk.
'Ta talo 'ta esnia jateko arront ona, zea, potua zurezkua, be kierrakin. Gue anaiyak itten zittun geo abatxak eta. Abatxa, ez 'zu behiñ 'e ikusi? Hua 're urkiyakin iñ ez bazun 'e harrek!
Gue... Iña kupela 're bazen, behimpin bazutela bakit guri haik. Barrika ttiki bat lembiziko in zun guriak, anaiyak, Olatzeneku horrek. Geo betzi kargako kupela uste 'ut béak in zula.
Geo itxeko... Itxeko zeakin, mateialakin gaiña. Zalaiyan beko onduan bazen gaztain bat ikaragarriya, 'ta harrekin iñ zuten, in zen betzi kargako zea, kupela. 'Ta bestia, zazpikua, hoa berriz, anaiya 'ta guk iña zen.
Joxek iña izango zen. Denak holaxe, denak, denak esku antzakuk izaki!
- Bai, bai hala...
- Esku antzakuk eta ba al dakizu!
- Bai, bai.
- Iñ itten!
- Jo! Denak esku onekuk! 'Ta, zea, eurra botzekun beituko zuten illargiyai 'ta Frantxixka?
- Bai, uste 'ut... Itten izango zuten, ez dakit nik, gaztaiña 'ta, ze... Hoixe ez dakit sango 'izuten. Haik dena beák bazekiten biño.
- Hilbera...
- Hilberin, hilberriyan mugatan 'ta, arbolak bota ber izaten baitia. Uste 'ut haltza 're, hoa 're jakitten zuten haik eta, haltza 're be zea bau haltzak 'e. Ez zizu ihartuko hora be garaiyin botzen baldin baa. Hua 're eurra nahiko gorra.
- Haltza?
- Haltza eurra.