Nor | Pagadizabal Artola, Frantxiska |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-085 |
Pasartea | 0:26:53 - 0:29:00 (2' 07'') |
Laburpena | Txarondon ardi asko zituzten. Haria egiten zuten, eta galtzerdi asko eginak dira. Senarrak txabila egin zion, neurrira. Erkatzezkoa. Ziria. Kakua. |
Transkribapena
- 'Ta ze, galtzerdiyak zuek...
- Nik banekin, neonek.
- Itten zenun?
- Bai, bai, bai.
- 'Ta zuenak itten zenuten...
- Nik banekin, neonek.
- Itten zenun?
- Bai, bai, bai.
- 'Ta zuenak itten zenuten...
- Gizonantzat aski errak in nittun! Hariya geok in 'ta, neonek in 'ta, oaiñ 'e ingo nuke hariya, hariya.
- A! Ardi illetik?
- Bai. Ardi illia, garbittu illia lembizin.
- A! Ardi illetik?
- Bai. Ardi illia, garbittu illia lembizin.
Moztutzin illeik lakarrenak 'o beeixi, gen itxian izaten genittun. Harrotu eskuz itten genun. Harrotu, orrittu saten geniyon illia... Harrotu hitza. 'Ta geo txabilla. Itxian oaiñikan 'e han dakat itxian. Altziberren baitut itxia nik.
'Ta han txabilla hantxe do goiko gambaran 'ta gue gizonak, difuntuk, karri zin bat, haundi xamarra 'ta, san niyon: "Hau haundiya da, hau ez da...Nik... Netzako haundiyegiya hau, zeorrek ibilli berko 'zu!" Nik hola broman bezela.
Geo... Deus san ez ordun, biñon, jon 'ta... Berriz jon zenin, tornun iña ekarri zin txabilla bat, dotoriaua arkaztezkua. Brillo gaitza botzen dun bezin dotoria. 'Ta geo bakizu, erditik jarri ber izaten da ziriya, kakuakin. Ez zenun kusko igual...
- Erretratutan 'ta iual...
- Zuek ez 'zute jakingo biño. Geo erdiyan xolua iñ, kakua handik sartu, 'ta jesus! Oaiñik hantxe do!
- Zuek ez 'zute jakingo biño. Geo erdiyan xolua iñ, kakua handik sartu, 'ta jesus! Oaiñik hantxe do!
'Ta geo handik atetzekun, zeai gotu ziyon ordun, 'e guriai! Bea 're pranko antza zuna zen Manolo bea 're. Pentsa 'zu! Jakiña, kaku hora hausteko beldurra nombatte, hala zola! Hola izaten baizen. Hautsitzeko beldurra!
In zun, etzanta jarri, handik ateta, xolotik, 'ta sokakiñ 'o denak billu-billu iñ 'ta txabilla billua hantxe do. Oaiñ 'e halaxe eongo da gambaran. Hoi txabilla iñ zin! Hariya dotoriao atetzen zen, berdiña askiya bai harekin!
- Joe!
- Ba, holaxe, gu holaxe giñan ohittuk!
- Ba, holaxe, gu holaxe giñan ohittuk!