Angula baino nahiago sardina zaharra

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:59:45 - 1:01:10 (1' 25'')
Laburpena Igandero afaltzera joaten zen koadrila bati gertatutakoa: denak angula jaten ari ziren eta beraietako batek sardina zaharra nahiago zuen. Lotsarri zikina. Hika.

Transkribapena

-'Ta oan dembo batin afaiya ematen zuten, bazin ordun jendik joten zinak afaltzea igandetan. 'Ta oan bezelako jateik eta ez zen izaten. Enteintzen al zu?
'Ta zea, gisadua haragiyakin iña 'o oilluakin iña 'o, gisadua. 'O tomatia 'ta haragi egosiya. 'O tripakiya. 'O (...). Eun batin, zentraleko Juanito, bizi da!
Biarreko Patziku hilla da! Hau uste 'ut hilla da, Biarreko Patziku. Bai, bestia ez dakit zein. Matteoneko bazter hortan zer da. Ualdetxoko Matteoneko bazter hortan, Ibarre! Ibarre!
Ibarreko Antselmo 'ta hoik kuadrilla bat, hoik asko, hoik ia iandero izaten zin , pilla batetan izaten zin 'ta. Eun batin Juanito zentralekuri gotu zea jan ber zutela, angula jan ber zutela.
Angula jan ber zutela. Bazen angula! Bai, bai, gaur biño merkio izango zen 'ta! Biarreko Patziku horrek: "Angula? Angulik jango beintzat!"
"Ze jan ber duk ba?"
"Nik ettit nahi angula, zuek jan angula jan ber bazute. Nik nahiyo ttit bi zardin zar!"
"Jesus mote! Alde in zak hortik! Lotsarri zikiña! Ze san ber 'ttek? Guk angula 'ta hik zardinzarrak!"
"Angula noixnahi jaten da gue itxian!"
-Karo.