Aberatsak ere gerratik ihesi

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:45:45 - 0:47:38 (1' 53'')
Laburpena Oiartzungo jauntxoak: Egiatarrak, Indianoko alemanak, Beldarraindarrak... Gerra garaian, askok alde egin zuten eta gero pixkanaka itzuli ziren.

Transkribapena

-Landetxen frentin, ez?
-Landetxen frentin. Geo Landetxekuk 'e tortzen zin. Hoik 'e zean bizitzen zin, Frantziyan, Egianekuk zin hoik, Egia. Egiatarrak.
Hoik 're tortzen zin, geo itxian. Geo beste jende asko tortzen zen zeara, oan nola da ambulatoiyua? Ambulatoiyua zea, Indianoenea?
-Bai.
-Horrea 're tortzen zin. Hor izautu ttut nik alemanak eta jende, jende haundiya asko, bai. Horrea tortzen zin. Hor erdi palaziyo(?) 'ta tortzen zin.
-'Ta Beldarrain hoik?
-Beldarrain hoik, hoik 'e Beldarraindar hoik 'e oiyartzuarrak zin, Donostiyan bizi zin. Beldarrain alkatia izandua zen Oiyartzunen, Beldarrain. 'Ta anaiya apaiza zun 'ta geo horko terrenuk eta hoik 'e benak zin.
Hor nola in zuten zea, itxiak Beldarraindikan beitti, Tolaita aldea? Terrenu hoik denak hoinak zin. 'Ta hoik, hoik 'e denak gerra dembuan alde indako jendiak zin.
'Ta Egiatar hoik, len san duten hoik 'e bai, hola jonak zin 'ta...
-Ordun alde in baldin bazuten zer zin nazionalixtak 'o hola?
-Bai, bai, bai, bai. Hoik gerran 'ta ibilliyak eta zin.
-Jauntxuk 'ta zin biñon euskaldunak 'o.
-Bai, bai, bai. Egiatar hoik 'ta bai. Bai, bai, bai, bai euskaldunak zin.
-'Ta kalin 'ta ibiltzen zin hoik?
-Ni ez naz akortzen. Beraneatzea tortzen zinin bai! Oaiñ, aurreko kontuk ez naz akortzen.
-Ya, ya, ya.
-Bai, geo tortzen zinin bai. Geo ya ez dakit Frankok 'e amnistia 'ro mango zun 'o.
-Bai.
-Eta odolak 'o zikinduik ez zunak 'o hemen azaldu zin bintzat denak. Ez, azaldu zin denak eta. Garaiy haitan eskapo, jakiña, momento...
Eozeiñ txorrada nahikua baizen tiro bat mateko, eoziñ txorrada nahikua baizen. 'Ta garaiy haitan dena libre zuten hoik. 'Ta beak ez ezerren kastigoikan.
-Karo ordun denak alde!
-'Ta ordun jendik bildurrakin alde itten zun. 'Ta geo pixka 't kalmatu zinin 'ta pixka 't ordena jarri zenin, pixkan-pixkan berriz 'e etorriyak dia.