Etxeberriko amona eta Don Julio

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:03:55 - 0:07:20 (3' 25'')
Laburpena Oiartzungo medikuak: Don Julio. Amonarengana etortzen zitzaien. Bera baino osasuntsuago zegoela-eta ez zuen jakiten zer eman. Joxeren amak txokolatea eta ardoa ematen zion amonari, eta amona pixkor-pixkor jartzen zen. Sasoiko emakumea zuten amona.

Transkribapena

-Nik ez nun izautu biño, bai.
-Don Julio bai, bai. Hoi honea gue amonangana tortzen zen askotan.
'Ta: "¿Pero que le voy a poner yo a esta ahora? ¿Qúe le voy a poner?" Saten zun "¿Qúe, pero qué? Si está más fuerte que yo"
-Saten al zun?
-Bai. 'Ta gue amak: "Ya le pondré yo" 'ta txokolate ontza bat lau puxka in billu-billu-billu in 'ta: "Ba oaiñ 'e jarri ttu ba zeak meikuk holakuk jarri ttu"
Meikua beko erreka biño lenuo, bea leiyotik beida: "Trompeta, trompeta" beai kantari, atzetik amona.
'Ta gue amak hoik geo billuta zeak eman ttu (...) zeak.
-Be ustez pastillak man ziyola.
-Bai.
-Bai. Haik ogi koxkor batekin 'ta ardo pixka 't eaten bazun yasta!
-Sendatua.
-Sendatua.
-Trompeta, trompeta.
-Urte pilla batin bizittu zen.
-Amona?
-Noventa y seis años.
-Ui!
-Kumplittu 'ta zazpi ittea zijula e! 'Ta hil zen eunian 'e ni lanin neillela illunabarrin torri nitzan 'ta amak san zin:
"Amona, ez dakit, gaur motel xamar dabil! Zea be in berrak eta denak in ttu kafesniak hartu eta denak in dittu goizian" Biño oyin geldittu gabia zen e!
"'Ta kafesinak hartu 'ta denak in dittu 'ta erretiratua do oan 'ta meriendatzen 'ta 're aittu da 'ta" 'Ta zea baezpa Txaparren arreba bai Txaparren bizi zen
Xaldin zea horrekin espostua, hil zen hoa 'ta. Baezpare san in ber yot hoiri 're 'ta torri 'ta hemen afaltzen 'ta hemen ai gala. Ordun zea zen sukaldeko atetikan ikusten zen harren kuartua.
Zean zen hor, aldi hortatikan. 'Ta kuartoko zea atia hoa irikiya utziya. Hantxe zon holaxe amona 'ta halako batin besua xintxilikan 'ta: "Oi! Besua xintxilik jarri du horrek oan 'ta!" Adios.
-Hara!
-Akabo hura. Biño goizin jaikita 'ta hoi bizitzia da e!
-Bai.
-Bai, bai. Gue amona bai.
-Hola erki e! Hola hil...
-Larogeita hamasei kumplittuta e! Hamazazpira zijuna e!
-Behiñ 'e oyin eon gabia!
-Behiñ ez! Eun batin hemen, ordun atian zeak eoten zin gaintikan hola erdiya irekitzen zena 'ta.
-Bai.
-Atia, atia zea hontaka 'ta geo bentanilla haundi batekin 'ta. Guria behintzat hala zen hor entradan.
'Ta eun batin haizia! 'Ta ze in du? Atia hura jo zun kopetian 'ta: "Oandikan ez dit holako kopetezurrekoik hartu!" Buillaka aitzen zen 'ta hurrengo euneko ya dena kantari.
-Gorra emakumia!
-Gorra? 'Ta bixkitakua gaiñea!
-Gaiñea?
-'Ta hoi oso exkaxa zela 'ta be anaiya biño lenoztik bataiyatzea eaman 'men zuten. Seittun bataiyatu in ber zela hua 'ta jaiyo orduko bataiyatzea eaman 'men zuten.
-Hara!
-Han 'e bazen despiste errakin.
-Joe! Ordun zin anaiya 'ta, anai-arrebak bixkiyak.
-Bai. Zazpi anai ...