Harremanak aldatuz

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:40:45 - 0:41:40 (0' 55'')
Laburpena Lorentxak gogoan du Txaparreko atarian emakumeak eserita nola egoten ziren, berriketan, eta haurrak jostatzen. Orain ez da inor ikusten. Inaxik dio bidaiatzera kanpora joaten garela eta bertakoa ez dugula ezagutzen.

Transkribapena

- Txaparreko ataian nola eoten zin emakumiak exeita.
- Ya.
- Jesus! Umiak jostatzen 'ta amak eta illunarreko prexkuran ataian exeita, hizketan. Oaiñ ez da iñor ikusten.
- Oañ ez da iñor ikusten.
- Hoi da.
- Ez, hoi ez.
- Saten dugu umiak, biño gaiñekuak 'e.
- Klaro, oaiñ telebisiyun 'ta.
- Hoi ba, telebisiyua.
- Urrutiko kontuk badakizkiu 'ta ondokuk igual ez.
- Bazterrrekuk ez. Bai, oain pasatzen dena: denak kanpoa jon ber izaten dute biajatzea 're, benga! Hainbeste anuntziyo itten ttuzte 'ta geo denak... 'Ta geo zer da 'ta, bertakuk, asko 'ta asko ikusi 're in gabik, ailletu 're in gabik.
- Bai, bai. Ondoko mendiyak izautu gabe 'ta.
- Mendiyak eta nahiz herriyak eta nahiz... Bertakuk... Hala da! Urrutira!
- Kanpoa jon berra hoi 'ta...