Gerraren ondoren, gaixotasunak

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:29:00 - 0:31:03 (2' 03'')
Laburpena Gerraren ondorengo goseak eta garbitasun ezak gaixotasunak ekarri zituen: tifusa, azkura, zorria, kukusua...

Transkribapena

- Illarra erki hartuko zen!
- Bai.
- Gozo-gozua.
- Haik pasa zin 'ta oain ondo bizi ga.
- Geo kallentura, Tifusa... Gerra ondoren zin haik 'e!
- Nik pasa nun, behintzat!
- (...) ez zela izaten 'ta...
- Tiok 'e bai, 'ta anaiyak eta attak 'e bai.
- Azkuria 'de bai.
- Izebak 'e bai.
- Azkudia 'de gorputz guziyan, azkudi izugarriya.
- Atta 'ta nik biyek batin pasa genun. Nik ariña 'ta harrek fuertia.
- Guk ez genun pasa.
- Geo uzten zun, ez? Tifusak geo uzten zun zerbatte...
- Bai, dembo askuan eoten zian bai. Illia jonta 'ta...
- Ez, nei ez zin jon. Hoi da, fuertia zunak 'o.
- Bai, illia jonta 'ta eoten zin.
- Bronkiyuk 'o zerbatte ez al zen...
- Igual. Kallentura haundiya izaten zen 'ta! Bai, hoi denak gerrak karri zitun, e! Asike...
- Karo, gosia 'ta gargitasuna 'ta...
- klaro! Gosia 'ta garbitasunako 're ze, jaboiyik eta ez zen 'ta! Oan bezela izan bazen dutxak eta zeak garbitasunak 'e difentzi haundiya du gaitzantzat e!
- Klaro 'ta hambeste jende elkarrekin bizitzen 'ta...
- Garbitasunikan gabe 'ta gosiak. Zorriya, kukusua...
- Arrontin desaparezittu zen arkakusua, e? Biño zorriya ez. Zorriya eondu zen, gorde zen.
- (...) Biño ordun ikaragarri ibilli zen, e!
- Zorriya gorde zen, arrontin. 'Ta geo nik ez dakit ze pasa zen hemen, geo berriz 'e umi denak zeakin,
- Oaiñ 'e, oaiñ 'e (...)
- 'O zean itten dia...
- Ez dakit.
- Playatan 'o
- Len saten zen garbitasuna faltaatik izandu zela, biño oaiñ ez dela horregatik izaten.
- Ni eunero dutxatu...
- Ez da horreatik izango. Keba.
- Bai, geo garbira jote omen dia, e?
- A, klaro.
- Zikiñetik ateko dia, biño buru garbira jote omen dia!
- Bai, hala sate 'ute.