Emigrazio-immigrazioa

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:11:20 - 0:14:32 (3' 12'')
Laburpena Inaxiren amaren senideek, Ameriketara joan eta gero ere, idazten zioten ahizpari. Han lana aurkitu zuten. Lehen jende asko joaten zen Ameriketara. Orain ere etortzen dira hona.

Transkribapena

-Zue amak ahizpakin mantendu al zun korrespondentziya?
-Ingo zuten! Bai, eskriittu uste 'ut. Bai, bai, haik erretratuk biali 're itten zuten. Komuniyokuk 'ta.
-Geo, beste aizpa bat ez al zenuten haikin jon 'ta torri izandua 'o?
-Bai, hemen torri zen bai.
-Bai, uste 'ut hora miñez torri zen.
Bi aizpa jon 'ta bat han ezkondu 'ta bestia honea torri zen.
-Bai.
-Jo! Garaiy hartan atrebittu 're in ber zen hara jotia e?
-Nik hoi saten dut!
-Bai, gizasemiak joten zien e!
-Uan joten dila, biño asko joten zin e! Gezurra dirui e! Miño...
-Bai, oango imigrantiak amurraziyua maten digute miño len 'e!
-Gizona zun naparra. Naparra zun gizona. Naparrokua, Tafallakua.
-Jo, karo, 'ta hemen lanik eta ez zuten izango 'ta.
-Jo!
-Ez? Berrangatik joten zin hara.
-Nik ez dait, ez dait.
-Lanangatik izango zen
-Nik ez dakit berrakin joten zin 'o hobekiyo. Nik ez dait. Kuestiyua da jon itten zila. 'Ta han 'e, han 'e, lana in berko. Hala saten zuten beintzat. Hoingatikan hoi ez dut aittu 'zandu nik.
Neskame eongo zin haik seuraski han. Pentsatu itten dut nik, ez dakit. Hala ingo zin.
-Honea tortzen dinak ze izaten dute? Zarrai kontzen 'ta adintsuai kontzen.
-Hoi ba, hoi ba!
-Bai, bestik in nahi ez ttugun lanak itten.
-Bai, bai.
-Haik 'e hala aiko zin han.
-'Ta hoik 'e neskame eongo zin. Gizonak geo, ez dakit zer zuten. Zerbaitt 'e egurran zea zuten. Ez dakit zer zen, zerbaitt 'e semik 'ta geo...
-Lana zerbait.
-Zerbait lana bazuten beintzat zea. Biñon.
-'Ta aixa jarri 'te zin hara 'o beti hemengo zean, hemengo pentsamentun eongo zin haik 'o?
-Ni ena akortzen, hemen eondu zin haik eun batzutan biño.
-Bai, hemengo griña bazuten 'ta oaiñ 'e gaztiak 'e agertu dute beimpin honeko.
-Bai, bai, akortzen dia hoik. Bai, be euskaldunakin 'ta.
-Ben martxak eta han dakazkite hartuak e. Biño.
-Karo.
-Karo.
-Bai ondorenguk ya bai. Biño hemendik joten denak, bueno nolakua den! Persona irikiya 'ta baldin bada!
-Bai!
-Biño, nik saten. Esate 'ute hemendikan jon 'ta.
Ardi kontuta jartzen zila, bakar-bakarrikan, ez dakit zembat ardikin. Eon in ber da, e! Paraje hoita jonta, bakar-bakarrik. Sikiera bi, bueno! Bi 're ez da asko biño bi gutxinez elkarrekin hitzein 'ta.
Lo itteko. Biño sango nazu nei haimbeste
-Biño izango zin, alkartuko zin noizpaitt 'e han 'e.
-Ba, biño!
-Biño dembuk itten 'men zittuzten e!
-E?
-Artzai 'ta aitzen zinak, dembuk bakarrik itten 'men zittuzten.
-Hoi saten baidut nik!
-Nik 'e aittu izandu dut.
-Nik 'e ez dakit egiya den hoi 're. Biño nola den saten dute 'ta.
-Batzui pasako ziyoten.
-Bai, jolin hoi 're tristia da ba!
-Denai iual ez.
-Orduko hemen humbeste jateko.
-Hala zaten 'te biño ez dakit. Oi, oaiñ 'e tortzen dia ba 'ta. Tortzen dienak 'e gaixuak, gui amorraziyua maten digute egiya esan.
-Bai, biño.
-Miño hoik 'e guk han beste deretxo dakate 'ta.
-Karo, 'ta han ongi baleozteke elike torko.
-Ez, nik uste bakotxak be herriyan nahiyo dugula.
-Hoixen, hoixen!
-Bai, izan leike be familiyan 'ta.
-Izautzen ez zun tokira 'ta familiya utzita 'ta.