Baserria

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:55:33 - 0:58:20 (2' 47'')
Laburpena Aitzur eta belar lanak ziren gogorrenak. Baserriak lehen ere ez zuen dirua ematen, baina jateko adina ematen zuen. Gauza asko egiten zen baserrian: barazkia, taloa, txerrikia, sagardoa... Mendibilen tolarea zen. Mendibil ingurua asko aldatu da: etxe asko egin dira geroztik.

Transkribapena

-'Ta lan gorrena ze izaten zen zuentzako?
-Atxurran aitzia 'ta arbi jorran 'ta. Erremolatxa jorratzen 'ta.
-Geo belarretan 'ta euzkitan ai ber izaten zen gañea.
-Belarretan. Belarrak jitu in ber izaten zin 'ta.
-Jorran ya goiz illunabarretan aitzen giñan gu e!
-Bai, bai.
-Gu jorran goiz illunabarretan aitzen giñen.
Biño belarretan 'ta euzkitan ai ber izaten zen 'ta.
-Klaro hura jitu 'ta.
-Joder geo euriya hasten zunin 'ta korri in ber 'ta.
-Oain laun gehiyo 're bai juntatzen? Beti auzolanin 'ta laun gehiyo, ez juntatzen ziñazten?
-Itxekuak bai. Beti gehiyo launtzen zen bata bestiai. Oain ya ez da.
-Oanguk ez dute, oango zeak gaztiak laneko, baserriko lanin goik ba al dute iñork? Gutxik.
-Guk igual gogua.
-Erki ustu dia behitzat nik ez dakit gogua baduten.
-Ez du ematen 'ta bazerriyak!
-Hoi da!
-Lembatian 'e ez zun ematen biño hantxen ben mixeiyan itxian denantzako.
-Bueno jateko izaten genun.
Guk gerra dembun 'e nahikua talua izaten genun 'ta babarruna 're bai. Eta hoik izan ezkeo esnia 'ta. Ogiyik ez genun izaten.
-Oaiñ hoi ezayozu! Hoi ezayozu oaingo umiri jateko.
-Oain talua poz asko jaten dute zean.
-Puzkerra itten dula 'ta. (...) Jan nahi ezik.
-Bai, hoi bai. Guk 'e bai.
-Gosia pasa ez, biño beti gauza bera jaten.
-Bera jaten 'ta...
-Aza 're jaten zen. Azillarrak eta bueno goseik ez. Goseik ez.
-
-Goseik ez.
-Guk ez.
-Kaleko jendik eta igual gehiyo, ez?
-Nahiko talua izaten genun biño... Bai! Ombre! Kalekuk ze jaten zuten ordun. Buf! Geo sagarrak 'ta 're izaten genun 'ta.
-Geo txerriya hiltzen zen itxian.
-Txerriya 're hiltzen zen 'ta. Sagardua 're itten genun 'ta.
-Tolaria zenuten?
-Ez, ez, ez.
-Ez.
-Hor Mendibillen zen ordun. Gu gaztiak giñanin.
-Honeako, itxeako, honeako hor itte al zenuten?
-Bai, Mendibillen.
-Ez naz gotzen. Guk Txikierdira 'ta.
-Ez, geoztikan Txikierdin 'ta Baliyonin.
-Baliyonin 're bai.
-Hola. Ez biño gu gaztiak giñanin Mendibillen itten genun.
-Inguru hau 're erki kambitua izango da?
-Hau?
-Bai, bai.
-Bai. Aber hoi baserri izugarri ederra zen. Aber ze terrenu hoik denak zittun e!
-Oain itxiak din dena hoi Mendibil al zen?
-Denak hala zin! 'Ta Axeiyaneko zea hortan.
-Kamposantuaiño.
-Bai.
-Kamposantun 'e.
-'Ta Iturriotz aldian Bidegorriraiño.
-Kamposantun 'e nagusi beranak zin. Bai, biño haik ibiltzen zittuzten beste batzuk, beste baserritar batzuk.
-Bai, hala zin bai, biño hauek azko 'ta azko e!
-Bai... Uf ikaragarri