Bidagurutzeta inguruak

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:24:55 - 0:28:40 (3' 45'')
Laburpena Audele aldea aldatu da, baina Bidagurutzetatik Lezo aldera ez da hainbeste aldatu. Etxe izenak: Euskitze eta Errotalegor. Lartzabal Conde de Billapadiernak hartu zuen. Rita Hayworth aktorea etortzen zen bertara. Arizabalon Conde de Romanones eta Marques de San Damian semea. Garañoa.

Transkribapena

-Baiño gaiñekuan gue itxetikan ate 'ta jon, kompaziyo batea, Birauztatikan eta zeara jotzen baldin bazu Jaizkibel aillekarako bire hortaraka joten baldin baduzu izango dia
Euzkitze eta Errotaleor eta geo Rosaledaku hoik eondu zineko este kaxkuan don itxia. Gaiñekun Lanbarren 'ta akabo. Hor gaiñekun
askoikan, zeak bai taillerrak eta holako zeak in dia biño itxiak askoikan in gabia izango da. 'Ta geo berriz 'e zea aillekara jeixten baldin bazea
trenbire aillekara, Lartzabal aillekara, hor Lartzabal da itxia. Baiño hor 'de, hoi 're dena zaldiyakin eta zeatu zuten Conde de Villapadiernak hartu zun hoi, terrenu hoi.
Eta hor 'e oaiñ 'e terrenu pilla erra eongo da hor itxia 'o zeozer itteko. Biño ez dute ezer in gabia izango da 'ta oain gaiñea itxia hua Lartzabal hua uste 'ut eroixia dola.
Eroiya, bandonatutako zea da. Garaiy haitan bai Villapadiernakin Rita Hayworth 'ta horrea torri 'ta ibiltzen zienian juerga errak iñez.
Eta beste aillekara berriz, gure aillekatikan 'e igual berian. Arizabalo leno san dugun hiru maizter ziela, bi aziendakin 'ta bestia berriz administradore bezela.
Hoi 're Markes de San Damianek hartu zun. Romanonesek hartu zun biño bere semiai 'o zeatu ziyon eta bere semia zen Markes de San Damian.
Hoa 're bi emakumek helduta 'ta holaxe ibiltzen zen zea la ostra! Izorratua!
-'Ta zuk personaji hoik denak ikusi al zenittun?
-Hoik bai. Bai, bai, bai, bai. Baita Markes de San Damianen andria 'ta andria hantxe eoten zen euzkiya hartzen, biño trajebañua jantziyakin eoten zen e!
Andria zea zun emakume gazte bat zun oandikan beno bea 're ez zen zarra izango biño izorratua zon seko hua! Ez zen ezertako gauza 'ta!
Eta horrek 'e hora eukitzen zun zaldi asko, ez? Eta zeak karrerako zaldiyak. Eta geo bazun "Retxertxe" izena zuna, oso famatua, karrera Lasarten askotan irabazten zuna.
'Ta geo karri zun, in zuten itxe koxkor bat, holako zea bat eta karri zuten este zea garaiñua 'o sementala 'o garaiñua deitzen zaiyo euskaraz noski, ez?
Hoitakua 'ta joe saten zuten: "Berrehun mila pezta baliyo ttik horrek e! Berreun milla pezta" 'Ta garaiy hartan joe berrehun milla pezta.
Gu erdi gosiak biño haik zeak platanuak eta azukre koxkorrak ematen zizkaten zeai zaldiyai e!
-Erra marka! Diruk ze itten dun!
-Oan bezela.
-Geo horrek 'e hoik 'e utziya izango da. Aspertu ingo zian 'ta. Biño terrenu hoik, han terreno pilla erra eongo da e!
Hortikan, Arizabalotik hasi 'ta Audelea jetsitzen den terrenu hoik denak Arizabalokoak zin leheno behintzat. Oaiñ ez dakit ze, ze...
Salduak 'o ze izango ttuzten biño asko! Urkabea 're bertara iyota 'o hor 'e Urkaben 'e terreno bazittuzten 'ta. Geo Arizabaloetxeberri ailleka hortakuna, hoi 're!
Hor 'e Trapa mendiy horren bazterrian eta dena terrenu hoi denak hoinak zin!