Zamalbidetik Errenteriarako bidea

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:50:00 - 0:52:55 (2' 55'')
Laburpena Errenteriara oinez ibiltzen ziren, Zamalbidetik. Bide eskasak ziren. Alpargatekin joan eta kalean zapatak jantzi. Astoa ere trabatuta gelditzen zitzaien. Asto bat ito egin zen, gainera. Bidea konpontzen hasi ziren, baina gerra etorri eta bertan behera gelditu zen. Gero, Lapaza medikua alkate jarri zenean, errepidea egin zuten.

Transkribapena

- Ordun hasi giñan bizikletan. 'Ta orduan Adoraziyoa joten giñan 'ta bizikeltan elizan barrenian sartu 'ta segi. Biño ordoko kontuak dia hoik! Haik galdu zien denak! Biño han ez zen gaiñekun ezer itteik!
- 'Ta zuek Errenteira nondik jeixten ziñazten? Oaingo kamiyutik 'o...
- Bai. Oango kamiyotik. Oango kamiyo hortatik gotti betti.
- Bai, e?
- Bai. Bai.
- Kamiyua ordun lohiya izaten zen, biño igual da. Biri hoi bakarra. Beste bireik ez zen. Ez zen beste bireik. Hoi zen. Geo hoi in zun... Ez dakit zuk izautu zenun, medikua Lapaza, Joakin?
Erreinteiko meiku, meiku ona zen 'ta gaiña alkate zeon. 'Ta harrek in zun biria. Harren bittartez in zen biria. Hua gaiña zen diputaziyoko ez dakit, jefe bat. Meikua. Meikua, alkatia 'ta gaiña diputaziyoko...
- Lapatza ne itxea tortzen zen.
- Lapaza...
- Lapaza, haurrak harrekin izandu nittun nik, bi 'ro hiru 'ro...
- Bai.
- Bai. Lapaza.
- Lapaza.
- Hoa meiko ona zen.
- Zoragarriya gaiña.
- Ez zen hemengua. Valladolizkua, biño euskeraz erki itten zin. Bai.
- 'Ta ordun bittartin zen biria bai, biñon...
- Biria bai, biñon...
- Lohiya.
- Baserri biria nola? Oan izango 'ia, gutxi izango 'ia, denak hormioiya, biño baserri bire bat bezela.
- Gue ama astuakin...
- Etxetik atea abarka zarrakin, Errenteira jon 'ta han zapatak kambitu.
- 'Ta han zapatak jantzi.
- 'Ta astua sartzen zitzaiyon gue ama difuntaiy ez dakit noaiño besuak eta astua 're eziñ atereik eta hola. Oso txarra.
- Oso bire txarra.
- Hoi, 'ta guk 'e bai, e! Zamoatik txikierdira torri ber izaten genun zapata zar batzukin 'ta geo Txikierdin jantzi seitako meza Oiyartzuna joteko. Kriston lohiyak! Ez pentsatu karreterak eta istoiy bazenikan, ez, ez. 'Ta hor, berriz, biria luzia nola baizen ikaragarrizko lohiyak
hor berriz. Astua 'ta nola gehiyo ibiltzen baizian hor.
- Karo. Animaliya beti gehiyo...
- Animaliyak gehiyo ibiltzen baizian. Bai, bai.
- Oan, biri hortatik jonta, zu akaso gutxi ibilliko za, biño biri hortatik jon Zamalbide aldea 'ta birian bazter bazterrian bado etxe bat, berriya da, 'ta pixka 't atzexio baserriya, Sagardiburu, pari hortan, ez dakit nungua zen, asto 'at lurpian sartu be hatzak eta guzti eta itto in zen.
- Lohitan?
- Saardiburuko zea inguru hortan.
- Lohiyangatik?
- Klaro, lohita sartu 'ta geo eziñ atera. Gue ama 're ibilli zen hola, e!
- Itto in zen.
- Karga... Esniakin kargakin jatzen baiyozu, astua sartu itten da betti. Ariña baldin bazu, kargik ez baldin bau astuak aixexio atetzen 'ttu hankak, biño kargakin baldin bazu, sartu itten da. 'Ta gue ama 're ibilli zen hola, pestetan. Biño oso gezki bizittu zen, oso gezki gaiña.
- Biri hoiy hasi zen, gerra biño lenoztik biria berriya itten. Geo torri zen gerra 'ta biriak in zin aztu 'ta geatu zen lohitan. Lohitan geatu zen.
- 'Ta geo ze in zuten, trabajadorik 'o hola? 'O hau...
- Ez! Ordun (...) ibiltzen zien, baiño geo biri hoiy in zen, san 'izut, meiko zea horren bittartez hor diputaziyuak in zun biri hoi geo. Biria ondo in zen geo, biño leno hasi zienian, nik ez dakit zeiñ hasiko zen. Gerra aurretik hasi zen, biño gerra seittun torri zen 'ta biria geatu zen dena txikittua 'ta iñork ez zun kasoik itten. Lohiya, lohiya 'ta lohiya.