Ollokiren bertsoak

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:15:00 - 0:19:40 (4' 40'')
Laburpena Ollokiren bertsoak. 13 bertso morroi kontuekin. Normalean, baserriaren izena hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Ollokine baserriak bertakoengandik zuen jasoa izena. Izan ere, bertakoei Olloki deitzen zieten eta aita-semeak bertsolariak ziren. Maritxu Sagardiarekin egindako elkarrizketan horixe bera azaldu zigun, Olloki hauen iloba izaki bera.

Transkribapena

-Hok e' Olloki, Olloki 're bersolaya Oiartzungua, izan ber zun, Maitxo Olloki 'ta oin
-Ollokinekua?
-Bai
-Bai e?
-Joxe Ollokik jarriyak
Berso berri batzuek
mutil zar batenak
Zer pasa duten, ze pasa zuten jakin
dezatela denak
Iya jonak dauzkat
ditutan kemenak
asko penatzen gera
bakarrik gaudenak.
Morroi joana nintzan
baserri batera
nere izerdiyakin
eginda jatera
alimentu txarra 'ta
neketik aukera
flakoa jon izan da
flakogo atera
hainbeste despreziyo
sufritu zen landa
ez gerade ibilli
oillaskua janda
edadi ona berriz
errekara joanda,
ez dute asko galduko
morroiei emanda.
Langillientzat ez badu
edari hobia
Honuntz joateko nork du
morroi baloria?
Zertarako da etxean
daukan tolaria?
Aspaldi joana dauka
sagar koloria.
Alimenturik ez 'ta
lana eginazi
holako tokira joan
behar dunak etsi
Besteren bizkarretik
nahi luteke bizi
nere gorputzak eztu
asko irabazi.
Aspaldi joan zitzaigun