Neskazaharrari

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:07:40 - 0:10:00 (2' 20'')
Laburpena Lau bertso bota ditu buruz. Frantsesarenak direla dio; doinu berezia iruditu zait. Jarraian, beste bertso bat bota du, hori ere buruz, neskazahar bati jarria. Ez daki norena den.

Transkribapena

-Hasiyerak jarriyak ttut denak.
-Hasiyera jarri 'ta geo dena gotzen tza. Jo! Lehengun ez zela gotzen 'ta! 'Ta baia hor bertso mordoska 't e!
-San denak segidan ez biño... Frantzesanak baia hemen gehiyo.
"Frantzesaren idea
beti aldrebes
gaur lau baldin badittu
bihar bat ere ez
lehen haragiya eltzian
belar billa baratzian
kardaberak ate ttuzte
dirua gaitzian"
"Harakiñak daukate
talla etxian,
Frantzesak pagatzeko
kintzena hartzian
Betor betor egun hura
pagatzeko milla dura
badakite nola egin
gorputzai kura!"
"Lengo egun batian
zan komeriya
bat putzura erorita
itto zan iya"
Orratx.
"Lojinosek hau ziyon
ez juan billa,
frantzesa baldin bada
itto dedilla"
"Antoniok joan 'da heldu
ez zuen nahi iñor galdu
jendiak zer esango zuen
atera ez balu"
-Tartekua ez zit gotzen oan.
"Hoiyen relijiyua
juduen gisan
konfiantza ttikiya
dute elizan
Hitz batian bukatzeko
gogorik ez han sartzeko
beldur dira eroi 'ta
azpiyan hartzeko"
"Naparrutikan etorriya naiz
neskazar bati zirrika
pixka pixka bat ikuttuta 're
ez zan juaten korrika
erki aski billatu niyon
berak daukan fabrika
ximur ximur egiña dauka
ez du egingo haurrikan"