Salatariak

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:52:00 - 0:54:06 (2' 06'')
Laburpena Arizmendienen komandantzia egon zen gerra garaian. Maitxoren osaba San Cristobal kartzelara eraman zuten eta Arizmendienen zegoen militar batek esan zion izebari nor izan ziren salatariak; herrikoak ziren.

Transkribapena

- Arizmendinin, nik esan nizun egondu zela komandantziya, bai.
- Bai.
- Zuk san tzenun, bai eondu zena. 'Ta handikan guk jakindu genula zein zian denuntziantik.
Gure osaba 'ta kartzela eamateko denuntziatik zein zien. Han zegon militarra, zen Bilbaukua. Alfereza 'o tenientia edo zea, komandantziya hor zakaten eta gero bestia zuten Pauko Errotan. Bestia, e? Han zuten.
Biño hortikan dirijitzen zuten gaiñeko harako 'ta dena hortik dirijitzen zuten. 'Ta gure izebai zeatu zutenin 'e, zein zian bere denuntziantik bea harako, laneako zeatu zutenak esan zizkiyon zein zian. Herriko izenak eman zizkiyon.
- 'Ta san itten zuten e? Zeiñek denuntziatu zun?
- A, ez! Aittu, harrek ez zun esan ber, baiño eman ziyon konfiantza hori 'ta esan ziyon. Ez ziyon... Zu baldin bazaude kargo zea... Ez dakit nola sango nizuken.
Bea zen militarra, militarra zen bea eta harek ez bazun esan, hobeto bere... Bea jarri zuten jendintzako. Oaiñ, beaiy ez zitzaiyon nombatte importik izandu hori esan ziyonin: "Bai, ba al dakizu zeiñ dian denuntziantik? Hau 'ta hau 'ta hau 'ta hau. Herriko gizonak". San ziyon.
- Izebantzako 're hoi, jakittia zeiñ zin...
- Bueno.
- Osabak 'e jakingo zun klaro. Hoi zer zen hanako osaba eaman zutenin, iyo zela plaza ikustea 'ta eaman...
-Bai, bai, bai, bai. Ondorin.