Azal txuria, modan

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:28:00 - 0:29:00 (1' 00'')
Laburpena Gaur egun beltzarana egotea dago modan, baina, gure aitona-amonen garaian, azal txuria izateak fintasuna erakusten zuen. Baserriko neskatxak eginahaletan aritzen ziren txuri mantendu eta kaletarrak emateko, baita horretarako egosiko baziren ere.

Transkribapena

- Mendira joteko 'ro.
- Bai, e?
- Bai. Bai, bai.
- 'Ta zea, e... Geo beste moda zen txuiya izatia.
- Bai, txuiya izatia.
- Lan errak, ez?
- Bai. Ez dakit nondik erosten zin lastozko zapelak. 'Ta uandikan 'e lastozko zapela haiken azpitikan jartzen zittuten zea... Zapi bat. Eta anaiyan alkandora jantziko baldin bazuten 'e manga luzia arropa eta guaintik.
- Belartan igual kriston berua...
- Eta albarkak eta galtzerdiyak. Eta dena zertikan, eta baserritarrak ez zila erakutsi nahi zutelako! BiƱo ya gu ez. Ya guk ez genun holako komplejoikan. Guk nahikua genun aurrekui...