Gurdia

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:10:00 - 0:13:10 (3' 10'')
Laburpena Gurdiak zurezkoak ziren eta lan mota bakoitzera egokitzeko prestatuak zeuden.

Transkribapena

- Besteikan ez.
- Eta gurdiyak 'ta... Zu ze gotzen za, oaiñik e... Rueda eurrezkukin 'ta?
- Bai, bai, bai. Bai. Zura, zurezko erruedak, ardatza burniya eta geo burniyan bueltako llanta hura zea errueda... Bueltako llanta hura burniya 'ta ardatza. 'Ta gaiñekua dena zurezkuk. Bai. Eta izaten zin generalin e (kurtitxi) bi klase: Bat belarretako belarra eamateko zea, zabaluo.
Hoi olikan gabia eta geo e... Zea, belarra berdintzako 'ta erramolatxa 'ta artua 'ta arbiya 'ta hoi denak karraitzeko kajolakin. Bai eta itten genun pes hori, kendu kurtitxe bat eta bestia sartu errueda beratan eta egun batin holako kambiyon mat 'o iñ zen eta han zozten zea,
erruedak eta bestik siesta jon zin eta osaba, ne osaba gaztina 'ta ni, eta hairi pruebak ittia gustatzen ziyoten nei, 'ta ta hasi zin hora muitzen zula 'ta ez zula 'ta, 'ta nik beak haik zarraguk, zaarraguk nola zin gustatu itten zin ze posible nun ittia 'ta zer ez iakustia 'ta muittu
dut erruedak, 'ta pasa zuten...Sastrakak pasa zittuten, beste bizitzakun zalaira jun zin, zalaian goiti bera jon zin eta sagarra jota geldittu.
- (...)
- Errueda.
- A, errueda.
- Erruedak. Errueda, e? Be zea 'ta guzi. Bi erruedak be ardatz 'ta guzi.
Saarra jota han geldittu zin eta bestik siestatikan jeiki biño lenotikan ate nahi genittun handikan... Bai erki kosta 're! Eta klaro, malda pixka 't bazen gotti, lembizi jo genun malda gutxina zen lekura eta errueda muittu genittunin, sagarrai ya azala kendua,
lurrakin azala kendutako hura tapatu genun gen ustez, eta erruedak behintzat karri genittun zozten lekura. Bai. Eta geo agertu zin, lurra jon zinin sagarrak azala kenduak. Eta nik behintzat ez nun iñoiz esan zer gertatu zen, biño bai erki kostata erruedak...
- Pisu erra!
- Bai. Eta gaiña euriya asko iña baldin bazen aurreko egunetan, guk ez genittun karko haik lengo tokira.
- (...)
- Klaro. Hain mihak zin! Bai.