Aldaketak baserrian

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:41:00 - 0:43:20 (2' 20'')
Laburpena Baserriko gazteak fabriketan lanean hasi ziren, eta, esku gutxiago zegoenez, lana aurrezten hasi ziren. Pentsoa etxean egin beharrean, kanpotik ekartzen hasi ziren, eta geroztik ereinketa asko joan dira desagertzen: tepla, alfalfa, pagotxa, erremolatxa...

Transkribapena

- Bai, ba... Ereinketan... Ereinketan... E... Batez 'e, ba oan ez da ereintten teplik, alfalfik, e... Pauxikan... Goizuta aldi hortan 'ta oandikan pauxa 'ta arbiya 'ta ikusten da, biño hemen ya ez. Erramolatxa 're ez. Erramolatxa.... E...
Aittatu zattuten bezela, oso zaila izandu da beti eta e... San zattuten bezela, lur batzutan hokiyo maten zun bestetan biño. Biñon, nik uste dut, e... Ereinketa hoik eta lan luzi hoik eta... E... Baita 're utzitzen jon zila erraxtasunagatikan.
Zertikan baserritikan semik hasi zin fabrikara lanea, e... Diruan sarrera hasi zenin, lana 're gutxittu in nahi zuten 'ta ordun, e... Gauz asko itten zinak ordu arte, ba hasi zin erosten, behiyantzako pentsua kompaziyo batea. Eta gauz asko biri hortan jon dia. Bai.
Biñon, e... Ez, e... Horrengatikan, san zattuenagatikan, arraxtasunagatikan. Gaiñekun iñ, berdin berdin ingo zin gauza asko. Patata, patata 're pilla bat itten zen eta gaiñea patata urte guziyan irauten zun ordun, ezer konserbanteik eta deus bota gabe. E...
Udaberriyan 'o eguzkiya hasitzen zenin 'o, toki illunenea eamango genun 'o zakukin 'o tapatuko genun, biñon urte guziko patata itten zen, eta azkeneko sobratzen baldin bazen, hura 're animaliyak jaten zuten.