Portuburutarrak Ameriketan

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:33:25 - 0:35:50 (2' 25'')
Laburpena Erramunen osaba bat gelditu zen baserrirako, baina erraina ez zen ongi moldatzen etxekoandrearekin eta alde egin zuten. Gerora Ameriketara joan ziren. Hauen ordez, Erramunen aita etorri zen gurasoengana, hau ere Ameriketatik.

Transkribapena

-Geo hemen itxian geldittu 'men zen anaiya zeakin be andria 'ta familiyakin. 'Ta ume ttikiyak 'men zittun, ez dait zembat ume, ume mordoxk 'at.
Goiko itxi hortakua andria. 'Ta bai 'ta andri hora 'ta hemengo ama ez ongi tortzen elkarrekin. Atta hemengua, biño ama, ama ukerro zetu, ama gortu.
'Ta hua ez, 'ta ez, 'ta ez. Harrek martxa in ber zula hemendik 'ta martxa in ber zula. 'Ta ordun gizonak 'e jon in ber. Biyek jon 'men zin Altziarko Portunea.
Hoa hutsa eongo zen seuski. Han jon 'men zin. 'Ta han bizittu 'men zin ez dait zembat urtian 'e. 'Ta geo haik 'e Ameriketa jon 'men zin.
Ben famili guziyakin Ameriketa jon 'men zin haik 'e. Bai. Ez dait hain arrastoik ez do. Haik hemen hasertuta jo 'men zin 'ta ez zuten iñongo arrastoik utzi 'ta.
-'Ta oan bezelako telefonoik 'ta 're ez.
-Ez, battugu guk e. Pranko battugu Ameriketan zeak lengusuk eta. Aman anaiyak baia, bi bazin Ameriketa jonak
Bat zea zen famili gabia, senar-emaztik. 'Ta bestik berriz umik battuzten. Honezko haik bo! Gizonak zahartzen ai dinak, hain umik 'e!
Bai, 'ta holaxeko zeak. Dembateko martxak.
-Mordoska jonak baia bai, familitik hara ordun!
-Bai. 'Ta jendia ordun ailleka ezin bazen bestea jon 'ta.
-Nombaitte.
-Nombaitte.
-Baserritik klaro. Ya batek hartzen zunin han senide batek bestik jon in ber. Denak ezin...
-Jon in ber, hoixe. Hoixe bai.
Hemen, honea torri zenin geo jakiña. Dena atta 'ta ama zarrak. Bestik alde in 'ta haik zartuk. 'Ta hementxe gortu ber berriz.
San zun, diro pixka 't karri 'men zun handik. Oan dembo gutxi, zazpi urte pasa 'men zittun 'ta han 'e dirua urtian poderiyun itten 'men da. 'Ta xur kontuta.
-'Ta hoa Ameriketa 'ta hau 're bai.
-Bai, hala saten zun gue attak. Han bezela iñ ezko hemen 'e igul igul izango litzakela.
-Igul igula aleiya. Hoi norbeak ber du hartakua.
-Bai norbeak ber du.
-Itten ez bada, ez do.
-Han 'e juerga 'ta zikiña hasten bada. Hemengo martxa iguala.
-Igual igual. Igual igual. Bai, 'ta holaxeko zeak.
Bizimodu kontuk. Dembatin. 'Ta bai bai.
-Difentzi erra!
-Bai.