Euskara galarazia

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:58:30 - 1:01:10 (2' 40'')
Laburpena Gerra ondorenean ez zuten uzten euskaraz hitz egiten. Bere bi arrebei pasatutakoa kontatu du: euskaraz hitz egiten zihoazela gizonezko batek erdaraz egiteko esan zien. Gero konturatu ziren polizia paisanoa zela. Tornolan, eskolan ere, euskaraz aritzen ziren. Gerra bukatu eta gero ikasi zuten zer edo zer gaztelaniaz, errepidea egiten ari ziren soldaduekin.

Transkribapena

-Gue arreba difunta Flaxida, Lezon zena. 'Ta gue beste arreba Doloex, Errentiyan dena. Biyek zerbaitte kompra ittea Donostira. Donostiyan ben zerbaitte izango zuten.
Arropa 'ro ez dait zer. Ittea 'ta, trolebusin sartu 'men zin Errentiyan. Biño gerra ondorian 'o hola. Gerra ondoria, ez dait cuarentayuno 'o ze izango zen.
'Ta hala, biyek arguyu arguyun [arguyun ari:15789]'men zijuzten 'ta sartu 'men zin hor birian numbaitte Herrera aldea 'o Pasaiy aldea hor bi gizasme.
'Ta bat aurrin muturrin geldittu 'men zen, 'ta bestia atzea jon 'men zen 'ta. Haik ez 'men zin bat 'e konturatu 're 'ta. Haik biyek euskaaz taka, taka, taka 'ta segi ben zea arguyun!
'Ta gue Flaxida hau 're hizketa zea xamarra zun, klaro xamar hitzeitten zuna. Biño ben kontuk, itxeko kontuk, 'ta hau 'ta bestia 'ta.
Taka, taka, taka torri 'ta bizkarrin jo 'ta faborez españolez hitzeiteko e! San 'men ziyon, beira beira, muturra beltz-beltzakin. 'Ta españolez hitzeitteko faborez.
Biyek kortatuta utzi 'men zittun, bi ahizpak. Xil, xil, xilik jon 'men zin Donostiño.
-Ordun izan 'e...
-Polizikuk 'men zin, polizikuk. Paisano.
-Sekretak.
-Bai, sekretak. Bai, bai.
-'Ta ez zuten iñon 'e uzten euskeraz hitzeitten?
-Ez, hor bi hoitan 'ta ez. Gaiñekun bai. Biño geo jarri zen Pranko 'ro. Biño ordun gerra ondori hartan ez zen bromik e!
Ez zen bromikan ordun, ño! Jendia...
-Eskolan euskeraz eakutsiko zizuten ba? Len attatu ttuzun hoik eta.
-Ez kastillanoz.
-Kastillanoz?
-Hemen bai dotriña 'ta zea biño. Beitti Aierdi 'ta hoitan dena kastillanoz.
-Bai.
-Bai, biño zuek hemen?
-Hemen euskaaz.
-Euskaaz.
-Euskaaz, hemen kastillanoz hitzik ez genekiun guk.
-Hoi ba.
-Hitzik 'e. Ez genekiun. Guk ikasi genun zea pixarra, erdaaz pixarra. Ez dakit deus 'e ikasi genun biño, pixarra hemen soldauk honea torri zinin. Trabajadorik 'ta torri zinin, orduntxe.
-Berrak, berrak.
-Berrak, bai. Pixka 't. Bai, gue amak 'e bat 'e ez zekin. Bai, hua 're Leitzan jaiyo 'ta haziya 'ta han 'e nola ikasiko zun erdaaz. Bueno han Naparru aldea gehixio hitzeitten da bai erdaaz.
Biño, han ez, Leitzan 'ta ez. Hor euskara gehiyo itten da. 'Ta geo harrek 'e soldauk honea torri zinin haikin aitzen zen pixka 't 'ta ikasi zun pixka 't gue amak 'e. Bai, ikasi zun 'ta.
Hantxe, mixeiya.
-Denin, denin.
-Denin zerbaitt 'e, bai 'ta. Holaxen!