Portuburuko emakume nafarrak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:10:26 - 0:11:40 (1' 14'')
Laburpena Ama Leitzakoa zuen Erramunek. Aitak Aranon ezagutu zuen gero bere emaztea izango zena. Emaztea hain urrutikoa nolatan egin zuen galdetzen zuenean, aski modu politean kontatzen zuen.

Transkribapena

'Ta Anjel haren ama ta gue attan ama ahizpak, biyek Aranokuk.
'Ta nomatte jon itten ba,gue atta 're hara ,zea, nola baizun ama hangua, zea naparra, zea, Aranokua 'ta jon itten 'ta
nomatte hara etorri itten, zea hoik 'e, gue ama difunta 'ta hoik 'e, neskatxak 'o neskak 'ta, harta izauera in 'ta hartikan.
Bai, bai. Hola askok galtzen ziyoten gue attak hola zelebrekei batzuk zaten zittun 'ta,
"Bittorio , nola billatu zunun andria zuk han paraja hartan hura ? " 'ta, "Gizona, gizona, goiz batin ikarrizko haizia zen 'ta zapela (...) bota nomatte 'ta martxa haiziak hartuta
baita ni 're seika 'ta hantxe, hua eroi zen lekuan, hantxe harrapatu nun! "
Holako batzuk saten zizkan 'ta bai. Hola, zeak.
-Ordun 'e andregaya nobiuna, jesukriston birajik (..)Etzin oan bezela zea, eunero kusten 'ta alkar kusten 'ta, e'? Hemendik hara bakizu ze biajia?
-Bai, jesus! bai.
-Oan hainbeste ibilli ber bagenuke, lenoztik utziko genuke.
-'Ta geo berrize torri! ?ta hale, hale, malko gutxi, e!