Denak etxetik kanpo lanera

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:12:00 - 0:15:30 (3' 30'')
Laburpena Adurizenekoak oso ezagunak zituzten. Iturrioztarrak ziren, beren bizilagunak. Hori dela eta hasi zen bertan lanean. Etxean senide gehienek hasi behar izan zuten lanean. Aita ferratzailea zen.

Transkribapena

- Bai badijua.
- 'Ta Adurizenin ze hasi ziñan? Zer zenittuzten familikuk 'o bestela?
- Ez, oso izaunak. Gue... esto, Iturriotzen gu ga gu Iturriozkuk eta haik 'e lenguk denak zin
Iturriotzen gue itxian onduan, bat hemen... oseake, itxe kontran bizi giñan. Bi familiyak. Eta geo haik in zuten itxia, zea, sagardoteiya Aduriz, zenin han. 'Ta geo in zin haik hara jon, 'ta haik han 'ta guk Iturriotzen seitzen genun, 'ta hola.
Miñon eunero joten nitzan lanea, hara joten nitzan, saardotegira.
- 'Ta saardotegiya zon oain don toki berin?
- Bai. Toki berin bai.
- Tokin berin zon, Aduriz.
- Bai, bai, han. Hantxe, 'ta hara joten nitzan ni lanea.
- 'Ta ze lan itten zenun?
- Bo! Denetikan! Jesus, Maria Santisima!
- Tokatzen zen guziya?
- Tokatzen zen guziya. Ez zen "hau in zazu 'ta hoiy utzi zazu" ez.
- Dena in ber?
- Dena. Posible zun guziya in 'ta ezin dena "beno, bihar ingo dut ezin baldin badut gaur". Miño ez, gañekun egunero joten nitzan. Pasa zen hango zea.
- 'Ta ze itten ziñan: etxetik eunero jon 'o han bizi ziñan?
- Ez, etxetik eunero joten nitzan, bai. 'Ta haik zin Iturriotzen leheno bizitzen zinak ne itxian ondo-onduan, ne itxia eta haina pegante. Konfintza haundiya genun. Etxeku bezela giñan.
- Miño patu 'ta ingo zizuten ez?
- Bai, bai. Bai, debalde e'nitzan jongo. E'nun itxian sosik nik.
- Bai miño... izaunak zilako 'ro...
- Bai, izaunak zin miñon, jolin, lana in da geo pena da deus ez izatia 're.
- Klaro, ordun ber gañea.
- Hombre! Beti ber da miño, gue itxian gutxi sartzen zen 'ta.
- Zer zenuten? Baserriya?
- Guk? Ez, ez genun baserriyikan. Atta perratzallia genun 'ta perratzallin lana 're halako mokua zen, 'ta gañekuk, pues... lanea. A trabajar.
- 'Ta zer zun, etxian bertan perratzen zun?
- Attak? Bai. Bai noski, e? Bai bai, etxian zun.
- Errenteiyan.
- Beno lendabiziko itxian jarri zun harrek. Etxian zun perratokiya miñon geo... ez dakit nola zen ordun... ordun 'e izaten zin zeak... bakotxak ez dakit zenbat zea ber zun... jesus! zerbatte bazittuzten, ber zittuztenak 'ta guriai lehendabiziko behint...
betenayuk 'o ez dakit zeñ, 'ta guriai lehendibiziko, 'ta in zuten ordun despatxatu in zuten guria. 'Ta geo pues Errentiyan hasi zen, beste launa, franzes bat hartu 'ta biek hasi zin. 'Ta han aittu zen, aspertu zen arte 'ro, gauza zen arte 'ro, han seittu zun. 'Ta hola.
- 'Ta gaiñeko senidik e lanin aittu berko zuten?
- Gaiñeko senidik 'e bat aieka batea 'ta bestia bestea 'ta denak a trabajar. Han ez zen iñondikan tortzen.
- Karri in ber?
- Ama 're oso zea eoten zen, hanketatikan eta mintxo 'ta, denak nahiko lanakin. Ba al dakizu zer den nahiko lana?
- Ez. Guk ez dakigu.
- Ez dakizute. Nik ikasi ttut ba denak.