Gerran ezer gabe geldituak asko

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:47:00 - 0:48:10 (1' 10'')
Laburpena Gerraren ondorenean deus ere gabe gelditu ziren asko, soldaduek harrapatzen zuten guztia eramaten zuten eta. Onak baziren tartean, baina ia denak harrapatzera joaten ziren.

Transkribapena

- Gerra 're txarra, biño gerra ondorena 're bai!
- Bai, gerra ondoria 're... Arruinatuk asko! Harrapatzen zittuzten guztiyak eamaten zittuzten 'ta! Ez nuke berriz ikusi nahi! Uf! Gerra itsusiya zen gaiña hua. Etorri 'ta gerra... Izatia bat da biño...
Itxeta jon 'ta han zin trastik hartu 'ta martxa! 'Ta hoi ez da gerra. Hoi da lapurra!
- Bai, bai, ze patu 'ta ez zuten ingo (...)!
- Keba, keba! Sekula jan gabeko jendik 'o... Aj!
- 'Ta gorriyak 'e ibiltzen al zin?
- Bai, bai. Bai, bai. Gorriyak eta, nazionalistak eta, karlistak eta... Bazin klasik baizin denak elkarren kontra.
- Eta baserritarrakin denak gezki portatze al zin?
- Bai, jenealin denak harrapatzea. Beste batzuk ezaunak baldin bazin 'ta, onak 'e bazin biño... Ez nuke ikusi nahi berriz nik gerra.
- 'Ta herriko jende asko ibilli al zen frentin?
- Bai. Nik anaiya baut han hilla.