Ilargia eta ote-zamaria

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:33:35 - 0:34:35 (1' 00'')
Laburpena Ilargiak ote-zama zeraman gizasemea bereganatu zueneko kondaira.

Transkribapena

- Oaiñ anuntziatu 'ta itten 'ttute telebisiyun 'ta!
- Bai, igual bai.
- Bai...
- Bestia illargiyana istoiya bazen politta! Nik kusiya ez da, e! Ote ittea[ote ittea:9586] jon gizon bat, 'o mutilla, 'o ez dakit ze izango zen. Gu gaztiak giñala kontatu ziguten istoiya! 'Ta ote zamakin urrutitik itxea, baserrira torri 'ta illargiyak argi in 'men ziyon itxea ailletu zen bittarte.
Illunduta itxea. Otia, ba al dakizu ze lanak izaten zin ordun! Otia in, 'ta itxea karri 'ta, jo 'ta... Geo makinak eta sortu zin, biño... Eta "na, ailletu nak behintzat 'ta oain kaka hietzat!" Illargiyai san 'men ziyon 'ta baita ordun hartu 'ta illargiyak beana eaman.
'Ta han bai 'men da ongi beitu ezkio, gizona be zaman fiura. Ni beira beira ion izandu naz, e! 'Ta bada holako zea bat, dibujo bat.
- Halako traza.