Esneketari

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:21:40 - 0:24:50 (3' 10'')
Laburpena Esneketan ibilia da urte askoan. Ezkondu aurretik, Urederretik Irunera, eta, Maldaburura ezkondu eta gero, Errenteriara. Marmitak nola garraiatzen zituzten. Etxeetan banatzen zuen esnea, eta sobratzen zena, plazan.

Transkribapena

- (...) bazuten seme batek eta harek Donostira.
- Hoi galdetu ber nizun, zu 're esneketan ibilliya za, Inaxi?
- Bai, esneketan bai.
- Noa joten ziñan?
- Irunea.
- Irunea.
- Asto ttiki bat be xextuakin 'ta han marminak eta jarrita. Martxa 'ta enkarguk karri harekin.
- Biño hoi Maldaburun ya, ezkondu 'ta geo.
- Ezkondu 'ta geoku hoiy topoa. Maldaburutik topoa. Gaintxurizketan etxia 'ta baserritik
goitik betti jetxi 'ta... Biño Uderretikan astuakin.
- A, Uderretikan ya joten ziñan astuakin.
- Bai, Uderretikan joaten giñan astuakin. Asto ttiki bat bagenun 'ta harekin.
'Ta Maldaburun ez genun... Astoik ez genun. Ez.
- 'Ta nola jeixten zenun topoiño esnia?
- Bizkarrian.
- Bizkarrin?
- Gizona difuntuak. Marmitak bi aiyeketan hartu, zerbatte... Zakuk 'o doblatuta jarrita 'ta. Bizkarrin marmitak. Bat 'o... Segun nola birian lohiya 'ta... Eroitzen bazen bildurka 'ta...
Ez baita holako kamiyuk eta ez zien.
- Zer zen, estrata...
- Dena zea, belar soro 'ta, lohiy antza 'ta... Neguan, behintzat!
- Goitik betti.
- Bai, topoa. Eta geo ze itten zizun, topoiño laundu harrek eta geo zu bakarrik joten ziñan?
- Ni aurrea. Bai ni topuan estaziyun utzi, hiru marmita baldin banittun, bi eaman beko plazea 'ta han konfiantzako baten ondun utzi, bestia... Xiextuak eta izaten nittun 'ta... Biajiak iñez hara 'ta honea. Errenteiko estaziyun denak jetxi,
- Errentira joten ziñan?
- 'Ta geo handikan plaza bajatu 'ta plazan konfiantzako bateiy utzi, denak eskuan, bi eskukin eziñ eaman! 'Ta beste birajik itten 'ta hortxe.
- 'Ta geo esniak ze itten zenittun etxeta...
- Saldu! Plazan hartzaillik in nittun nik. Hartzailliek. Itxepea bai.
- Ordun etxeta ez ziñan joten? Plazan saltzen zenun?
- Ez, itxepea.
- A, itxepea.
- 'Ta sobrantia baldin banun, itxetatikan plazan.
- A! Eunero eunero!
- Egunero egunero.
- Igandik 'e bai?
- Hombre!
- Iandin meza entzun 'ta... Iandetan itxiyak eoten zin dendak.
- Karo.
- Astian.
- Ordun iandin ze itten zenun, iandin...
- Meza. Joan 'ta itxetik man 'ta meza entzun 'ta itxea.
- Eta hoi zea... Bueno meza itten zenunin, beranduxio jongo ziñan, biño astian zembat dembo pasten zenun esne banatzen?
- Ba, zembat kantidade zenun! Asko ez genun ibiltzen! Asko ez genun ibiltzen!
- Eta geo, berriz, marmitak hartu topua hartuko
- Hutsak hartu 'ta atzea itxea. 'Ta goitik betti ikusten ziaten, 'ta topun etorri gea 'ta billa etorri ga! Launtzea amai.
- Geo hutsak...
- Geo hutsak 'e gora eaman.
- Haik iyo in ber zin, e!
- Bai, ba! Hola.