Garmendiko baratzea

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:36:50 - 0:39:00 (2' 10'')
Laburpena Loreak ere saltzen zituen Maitxok, Garmendin bertan eginak. Ez zeukaten negutegirik. Neguan, azenarioa, porrua, aza... egiten zuten. Kamioian joaten ziren lehendabizi; gero, autobusean. Bizikletan ere probatu zuen, baina erori egin zen, eta ez zuen gehiago hartu. Bizimodua nola aldatu den aipatu dute.

Transkribapena

- 'Ta geo loria 're biltzen badakit.
- Loria asko!
- Loria pilla bat ibiltzen nun 'ta hantxe denak ziriketan. Biño dena itxekua!
- 'Ta imbernadore 'ta ezer gabe itte al zenuten dena?
- Bai.
- Ez dugu jarri.
- Neguan gauza gutxiyo eukiko zenuten?
- Hombre, hoixe ba!
- 'Ta neguan zekin joten ziñan? Aza 'ta holako zeak?
- Neuako izaten zen azenaiyua, porrua, aza... Jela haundiyak 'o iñ ezkio hondatzen zin, biño gaiñekun hoik. Aza, azelga...
- 'Ta karraitu? Nola joten ziñan?
- Oain kotxikin, biño leno zea, ahal gendun bezela! Leno! Batin Xixariyokin juten giñan, geo autobusak hasi zinin autousakin joten giñan, igual batzutan fallo itten zigun, lendabiziko hasi zinin, ez zuten serbiziyua ya fijo jarri. Geo (Hirutxikiko) lineakin 'e bai.
Harekin 'e karrun biali, nik bizikleta... Joxek bizikleta bazun Maria Dolosentzat eositako hua 'ta ni bizikletan jun eta karrun 'o berdura biali. Iyurritatik aurrexeko trena biri hartan sartu 'ta zilipurdika han jon nitzan! Ez nun gehiyo hartu bizikletik! Ahal nun bezela!
- Karo, len 're hoi asko
- Ui! Holaxe!
- Xixario hua ze joten zen esneketa 'o hola, 'o ze?
- Donostira esniakin.
- Bai, Donostira juten zen.
- Karo, 'ta jendik itten zun aprobextu, bata beste... Karo, oaiñ bakotxa gue (...) ibiltzen ga, biño....
- Esnia beaiy ematen geniyon 'ta geo tratukin hara jon. Alamedan utzi 'ta Alamedatik hantxe, karraitzen.
- Ni 're bai, Donostira juten nitzanin Xixariokin.
- Zu 're Xixariokin bertaiño!
- Bai. 'Ta Garroko neska hoik 'e bai. Estudiatzea Donostira! Marmitan tartin sartu denak atzin 'ta hala! Berdurak eta jendik.
- Karo, beak esnia izango zuten 'ta!
- Atia!
- Haizia da!
- Ez, ez, haize golpik dia. Ez da atia, ez da atia!
- Gue bizitza holaxe izandu da.
- Lana 'ta lana.
- Nik oain saten 'yotet askotan: "ai hola jarko baziñazteke gu ibilli giñan bezela!" ezta ibilli 're! Gue bizitza ez lukete iñork ingo oaiñ! Ez kotxeik, ez ezer. Denak. Gaiña jarriyak, gaiña ez genun pentsatzen...